lunes, 27 de enero de 2014

Birziklatutako jostailua kontsumismoaren aurkako apustua

Gaur egun, eta ikuspegi ekologiko batetik, jende asko ohartu da jarduera ludikoak pentsatu eta egiteko garaian haurrek mota guztietako materialak erabili behar dituztela, naturalak batez ere. Sentikortasun hori hezkuntzaren arloan islatzen da, maila formalean nahiz informalean. Laburbilduz, haurrak bere jostailuaren artisau izan behar luke.
Lehenago, jostailua definitu dugunean, esan dugu haurrari bere jarduera nagusietan (ludikoetan) eta bere bizitzako etapa oso garrantzitsu batean laguntzen dion jolas-objektua dela; hortaz, jostailu horiek baliabide ezin hobeak dira ondasunak birziklatzea eta berrerabiltzea baliagarria eta beharrezkoa dela kontzientziatzeko. Beraz,haurraren jostailuekin hastea da eredurik onena. 


  • Jostailuak fabrikatzeko lantegiak
  1. Gurasoak eta seme-alabak afektiboki inplikatzea, elkarrekin lan egiteko garaian.
  2. Hasieran erabilgaitzak ziruditen materialak manipulatu ondoren jolas-objektu bat lortzea, eta emaitzarekin gustura gelditzea.
  3. Aurreztearen beharra erakustea, bai ekonomikoki, jostailu bat lortzeko ez dela beti dirua gastatu behar ikasten baitu haurrak, bai ondasun naturalei dagokienez, materialak berriro aprobetxatzen direlako. 
  4. Ingurumena eta natura errespetatzen eta maitatzen erakustea.

  • Jostailuak berrerabiltzea

Ekintza eraginkorra izan daiteke merkatutxoak sortzea, haurrek jadanik erabiltzen ez dituzten jostailuak sistematikoki eraman eta trukean beste batzuk har ditzaten, gainera, konpartitzeko ohitura hartuko dute, txikitatik landu beharreko oso balio garrantzitsua.


  • Hezitzaileen zeregina


Balio ekologikoen aurkako kontsumo-gizartearen aurrean, badago lekua baikortasunarentzat, heziketaren ardura- dunek asko lor dezaketela, haien lanari esker gurasoak eta haurrak ohartu egin baitaitezke Lurreko ondasunak ez direla mugagabeak eta garapen jasangarria beharrezkoa dela.
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario