lunes, 27 de enero de 2014

Jostailu gutxiegi izatea eta horren ondorioak

Herrialde txiroetan, jostailuak urriak dira, ia ez dago
jostailurik, eta haur gehienentzat eskura ezineko luxua dira. Askotan, egoera horri aurre ez egiteko aitzakiatzat esaten da haurrek behar premiazkoagoak dituztela, eta, hori egia bada ere, badirudi jostailua ez
dela beharra.

Zona zabal horietatik kanpo ere jostailurik gabeko haur asko daude; erabat garatuta dauden
herrialdeetan bizi dira, hainbeste aipatzen den baina ikusten hain zaila den Laugarren Mundua esaten
zaion horretan. Haur horiek handicap bikoitza dute: jolas-objekturik ez edukitzeaz gain, kontsumogizartean
bizi dira, hau da, etengabe erakusten dizkiete jostailuak erakusleihoetan, saltoki handietan edo
hedabideetan, baina ezin izango dituzte erosi, baliabide ekonomikorik ez dutelako.

Irabazi-asmorik gabeko organismo eta erakunde batzuk sentsibilizazio-kanpainak bultzatzen
aritzen dira informazioa emanez, laguntza ekonomikoak edo laguntza sozialak eta pertsonalak
eskatuz.

Jostailuari eta jolasari buruz orain arte esandako guztia kontuan hartuta, hauek dira
jostailuen gabeziaren ondorio esanguratsuenak:
  • Desberdintasun sozial handia. Nahi duen jostailua edo modako “superjostailua”eskuratu ezin duen haurra haur “pobrea” da lagunentzat, eta “desberdina” izatearen ondorioak pairatu behar ditu.
  • Kultura- eta heziketa-desberdintasun handia. Jostailuak haurren gaitasunen garapen osoa bultzatzen badu, jostailuak ez dituzten haurrek besteek baino garapen-kondizio kaskarragoak izango dituzte.
  • Desberdintasun afektibo handia. Helduak jostailuaz egiten duen erabilera okerretako bat balio negatibo batzuk islatzea da, kontsumoarenak besteak beste. Horrela, jostailu asko, eta modakoak, oparitzen dizkioten haurra “maite dute”, eta hainbeste jasotzen ez dituena, edo modakoak ez dituena, badirudi “ez dutela hainbeste maite”.
Eskolek rol aktiboa hartu behar dute lehenbailehen haurren arteko desberdintasun horiek minimizatzeko, garapen pertsonal egokia eta integrazio sozial egokia bultzatzen duten jostailuak konpentsazio moduan eskainiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario