lunes, 27 de enero de 2014

Publizitatea eta adingabeen babesa arautzen duten araudia eta legeria Estatuan

Espainiako Konstituzioaren esparruan, 20.1 artikuluaren d: atalean herritar guztiek benetako informazioa jasotzeko eskubidea aitortzen eta babesten da eta, 20.4 artikuluan, gazteen eta haurren babesa zehazten da.

Espainiako Estatuak Europan indarrean dagoen legeria sartu eta bertako testuingurura egokitzen du, eta, 16. artikuluan, publizitatearen eta telesalmentaren aurreko babesa arautzen du.

    16. artikulua. Adingabeak publizitatearen eta telesalmentaren aurrean babestea.

- Ez ditu adingabeak bultzatu behar produktu edo zerbitzu bat zuzenean erostera.

- Ezin izango ditu, arrazoi justifikaturik gabe, haurrak egoera arriskutsuetan erakutsi.

- Ezin izango da informazio nahasgarririk eman jostailu horien ezaugarriei buruz, segurtasunari                            buruz eta jostailu horiek norbere buruari edo besteei kalterik eragin gabe erabiltzeko haurrak                        izan behar dituen trebetasunei buruz.

-Telesalmentak ez ditu haurrak bultzatuko produktuak eta ondasunak zuzenean erostera edo alokatzera edo zerbitzuen prestazioa kontratatzera.


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario