jueves, 23 de enero de 2014

Espazioaren antolamendua

Hezitzaileak ahalegina egin behar du haurrak egoten diren espazioen antolamendua lagungarria izan
dadinmugimenduzko esperimentatzeko, eta halaber, gorputz-bizipenaz hautemandako espazio-erlazioak
barneratzeko.

Oso garrantzitsua da haurraren mugimendu-ekimena bultzatzea, baina halaber garrantzitsua da ekimen
horiek gauzatzeko espazioa antolatuta egotea eta berez izatea egituratzailea eta ekintza sustatzen duena.

Hain zuzen ere, helduaren hezkuntza-zereginak gehienetan espazioaren antolamenduan oinarritu behar
du. Materiala banatzea jarduerarako espazioa antolatzea da, halako moldez non naturalki ezarriko baitira
zailtasun- eta esplorazio-maila bat baino gehiagotako erlazio-espazioak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario