miércoles, 22 de enero de 2014

Zer da jostailua? Jostailuaren definizioa eta funtzioak

P. Borotavena da: Definizio asko eta askotarikoak dauden arren, jolaserako berez nahikoa den elementu bat da jostailua”, eta bere funtzioari dagokionez, “erabi- lerak soilik ematen dio jostailuari bere behin betiko izaera; jostailu gisa asmatutako objektua eta beste helburu baterako erabiltzen dena, ez jolasteko, ez da jostailua”.

M. de Borjak honela definitzen du jostailua: “giza jolasa estimulatu eta dibertsifikatzeko bereziki pentsatutako, diseinatutako eta landutako elementua”, eta, bere funtzioari dagokionez, hau dio: “haurrak dibertitzeko eginak, haien sormena bultzatzen dute, eta, hortik abiatuta, eragina dute haien gorputz, motrizitate, afektibitate, adimen, sormen eta soziabilitatearen garapenean”.
Jostailua jolasteko objektutzat ikusi behar da, helduak fabrikatua nahiz haurrak berak landua edo naturalki lortua, nahierara jolasteko aukera bultzatzen duena, gaitasunak garatzen dituena eta sormena eta irudimena sustatzen dituena beti eta jolasa bera aberasten duena.
Bestalde, jostailuak ez du inoiz izan behar nolabaiteko berezko bizia duen objektua, eta ez du haurraren jarduera ludikoa zorrotz markatu behar. Jostailuak ez du murriztu behar haurraren jolasa, hots, haurrari ez dio oztoporik jarri behar bere burua askatasunez adierazteko eta irudi- mena erabiltzeko; kosta ahala kosta saihestu behar dugu hori.
Zenbat eta jostailu gehiago eduki, orduan eta elkarreragin sozial gutxiago izaten ditu haurrak, eta, zenbat eta egituratuagoa eta sofistikatuagoa izan jostailua, orduan eta aukera gutxiago ematen dizkio haurrari garapen intelektual, sozial, motor eta afektiboa eta sormena lantzeko.
Benetan garrantzitsua ez da jostailua bera, haurrak ematen dioen balioa baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario