martes, 21 de enero de 2014

Jostailuek bete beharko lituzketen irizpideak.

Merkaturatu aurretik jostailu guztiek ezinbestean bete beharko lituzketen irizpideak jakiteko, zehatz- mehatz kontuan hartu dira, alde batetik, ikerketen eta azterketen ekarpen teorikoak eta, bestetik, profesionalen ekarpen praktikoak, bai hezkuntza formalekoenak eta ez-formalekoenak, bai jostailuaren sektorekoenak:
Kalitate materiala. Jostailuek Europako araudia bete beharko dute, eta paketearen etiketatuan adierazi:
Haurraren erabileraren aurrean erresistentzia izan beharko dute eta, ahal den neurrian, edozein kolpez erraz suntsi daitekeen pieza sofistikaturik gabekoak.
Begiratu egin beharko da haurrari zauriak eragiteko moduko ertz zorrotzik baduen edo 
agertu dakiokeen.
Piezen neurriak haurraren adinari egokitutakoak diren begiratu beharko da eta, jakina, 
ez dute jostailutik askatu edo/eta irentsi daitekeen pieza txikirik eduki behar.
Higienea kontuan hartu beharko dute, hau da, erraz garbi daitezkeenak izango dira, 
eta, ez dira toxikoak izango, haurtxoak ahora eramaten baditu ere. Laburbilduz, 
jostailuek seguruak izan behar dute eta ez dute haurrentzako arrisku potentzialik sortu 
behar.
Kalitate formala. Alde batera utzi behar dira jostailu sofistikatuak; jostailuak, ahal den neurrian, harmoniatsuak eta estetikoak izango dira formari eta koloreari dagokienez; horrela, haurrak erraz erabili ahal izango ditu, eta, gainera, oso erakargarriak izango dira beretzat.
Komeni da jostailuak erraz muntatzekoak eta gordetzekoak izatea; bestela, gogoratu jostailu hura, muntatzeko nekeza eta desmuntatzeko are zailagoa. Horrek bi ondorio zituen: jostailua muntatuta uztea, nahiz eta aspaldian jolasteko erabili ez, edo kaxan gorde eta gehiago ez muntatzea.
Kalitate hezitzailea. Hasteko, alde batera utzi behar da jostailu hezitzailearen estereotipoa, haurrarengan ikaskuntzaren alderdi hau edo bestea garatzeko espresuki fabrikatutako jostailua bakarrik dela dioena. Jostailu gehienak, egoki erabiliz gero, hezitzaileak dira, bai haurrek beraiek egindakoak, bai material naturalez landutakoak, bai jarduera ludikoetan erabiltzen dituen jolas- objektuak, nahiz eta objektu horiek helburu horretarako eginak ez izan.

Jakina, oso garrantzitsua da jostailuek transmititu beharreko balio hezitzaileak azpimarratzea, eta ezinbestekoa da jostailua haurraren adinera egokitzearen irizpidea betetzea hezkuntza-kalitate horri eusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario