jueves, 23 de enero de 2014

Jolas psikomotorra

Lehen 6 urteetan, mugimendu-jolasak dira nagusi. Haurtzaroko egoera guztiek alderdi motorraz haratago doan osagai bat dute; osagai hori psikomotorra da. Psikomotrizitate terminoak prozesu psikikoen eta mugimenduzkoen arteko erlazioa adierazten du argi eta garbi; izan ere, mugimendua ezinezkoa da hori ahalbidetzen duen psikismorik gabe, eta gertaera psikikorik ez dago nolabaiteko mugimendurik gabe.

Jolas psikomotorrak, adezein ingurunetan egiten dira, bai familikoan, bai eskolakoan, baina hezkuntza eremuan psikomotrizitateaz hitz egiten duenean, funtsean haur-hezkuntzaren aldian eta lehen hezkuntzako lehenh zikloan kokatu behar dugu. Jolas psikomotorrak hezkuntza formalaren nahiz informalaren eremuam egin daitezke; horretarako unea eta lekua aurkitu besterik ez da egin behar.


No hay comentarios:

Publicar un comentario