jueves, 30 de enero de 2014

Hezkuntza ikuspegia

Jolas tradizionalak hezkuntza formalaren nahiz informalaren eremuan egin daitezke; horretarako
unea eta lekua aurkitu besterik ez da egin behar. Eskoletan, eta haur-hezkuntzan zehazki, jolas tradizionalaren txokoa antola daiteke, eta lehen edo bigarren hezkuntzan, Hezkuntza Fisikoan landu daitezke.

Jolasa bultzatzen duten instituzio diren aldetik, ludotekak leku ezin hobea dira jolas tradizionalak
berreskuratu, erakutsi eta praktikatzeko, eskaintza ludikoa dibertsifikatuz.

Adibidez, ludoteka baten urteko programazioan aste tematikoak antola daitezke, non gaietako bat
“Jolas tradizionala” baita. Baina jolas tradizionala beste espazio batzuetan ere egin daiteke eta egin
behar da, hala nola haurren eta gaztetxoen guneetan, udalekuetan, haur-jaietan, etab.

Jolas tradizionalek gaitasun jakin batzuk lantzen laguntzen diete norbanakoei, hala nola:

􀀹 Haurrei arau komunak onartzen erakusten diete.
􀀹 Nolabaiteko diziplina soziala onartzea bultzatzen dute.
􀀹 Norbanakoari gizartean integratzen laguntzen diote.
􀀹 Komunikazioa bultzatzen dute eta lengoaia eskuratzen laguntzen dute.
􀀹 Trebetasun psikomotorrak garatzen dituzte: begi-eskuen koordinazioa, hatzen mugimendua,
jarreraren kontrola...
􀀹 Bizi diren ingurua ezagutzeko aukera ematen dute.
􀀹 Haurrei autoafirmatzen laguntzen diete, eta haien autoestimua hobetzen.
􀀹 Haurren garapen kognitiboan, afektiboan eta sozialean laguntzen dute.
􀀹 Erabilera linguistikoa sustatzen dute, hiztegi espezifikoa sortuz.
􀀹 Nork bere buruaren ezagutza eta ingurukoena ahalbidetzen dute.
􀀹 Irabaztearen eta galtzearen garrantzia erlatibizatzen laguntzen dute, beti irabazten edo galtzen
ez den neurrian, hori ez baita xede bakarra, jolasean garrantzitsuena prozesua, jolasean
eman duten denbora eta jolasak eman dien plazera baita.
􀀹 Norbanakoa edo egokitzapen-arazoak dituzten taldeak integratzen laguntzen du.

Gure herrialdean, aukera handia dago jolas tradizionaletan, eta ludoteka-arduradunak, irakasleak,
maisu-maistrak eta aisialdiko haur-hezitzaileak, haurrengandik hurbil dauden aldetik, kultura ludiko
herrikoiaren adierazpen hori ez galtzeaz ardura daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario