martes, 21 de enero de 2014

Legeria eta lege-esparrua jostailuaren kalitateari eta segurtasunari dagokienez.

Europako Batasunak, “EEEko Kontseiluaren bitartez, Europako merkatu bakarra sortzeko helburua betez, 88/378 Direktiba onartu zuen, 1988 maiatzaren 3koa, Batasuneko estatu kideek jostailuen segurtasunari buruz duten legeria bateratzeari buruzkoa, legeria desberdinak harmonizatzeko eta produktuen zirkulazio librea bultzatzeko, estatu kide guztiek babes-maila berdina eman diezaioten kontsumitzaileen osasunari eta segurtasunari”.
Urte hauetan, gaurdaino, legeria horretako agindu jakin batzuk aldatu dira, eta direktiba batzuk onartu dira, hala nola 93/68/EEE, uztailaren 22koa, hamabi direktiba aldatzen dituena; besteak beste, jostailuen segurtasunari buruzkoa eta 88/378/EEE, maiatzaren 3koa, “CE marka” kontzeptuaren ordez “CE markatua” ezarri zuena, produktu horiek, jostailuak, segurtasunez kontsumitzeko beharrezkoak diren legeak optimizatzeko eta gero eta gehiago egokitzeko.
Estatuko araudia eta legeria jostailuen segurtasunari buruz
1985. urteaz geroztik bazegoen jadanik jostailuaren erabileraren segurtasunari buruzko araudi bat, baina, hala ere, Espainiako gobernuak hainbat Errege Dekretu eman ditu, Europako arauetara eta testuinguru berrira egokituta, Europako Direktibak betetzearren:
    880/1990 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, jostailuen segurtasun-arauak onartzen dituena.

  204/1995 Errege Dekretua, otsailaren 10ekoa, jostailuen segurtasun-arauak aldatzen dituena, hau da, aurreko dekretua (1990ekoa) aldatzen duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario