jueves, 30 de enero de 2014

Lankidetza

Lankidetza-jolasa talde osoak helburu komun bat lortzeko jarduten duen hura da. Lankidetza-jolasen ideia nagusia batzuk besteekin jolastea da, eta ez batzuk besteen aurka.

Jolas mota honetan, jokalariak ez du bere autoestimua bestearenaren bizkar areagotzen. Halako jolasak jokalarien artean lankidetza beharrezkoa izateko moduan diseinatzen dira. Jolasten ari direla, modu dibertigarrian ikasten dute besteak aintzakotzat hartzen, eta denen mesederako lan egiteko prest
sentitzen dira.

Lankidetza-jolasean denek laguntzen dute, denek irabazten dute eta inork ez du galtzen. Jolas horiek haurrak bere buruagan duen konfiantza sendotzen dute, pertsona onartu eta duin gisa sentiaraziz. Mendeetan zehar hainbat kulturatan egin diren lankidetza-jolasak badaude ere, gutxi dira gaur egun horrela jolasten direnak, jokalari guztiek nahi duten helburu komun bat lortzen ahalegintzeko berariaz
diseinatutakoak, alegia.

Berez lankidetzazkoak diren jolasak oso bakanak dira mendebaldeko kulturan. Pixkanaka, ezagutu egin behar dira. Beraz, pazientzia behar da jolasteko modu berri hori erakusteko, batez ere partaideak elkarlanean inoiz jolastu ez badira. Alabaina, aldaketa egokiak eginez, gainbegiraketa on batez, behin eta berriro azalduz eta jokalarien partaidetza konstruktiboaz, jolasak positiboki funtzionatzen hasiko dira. Jokalariak trantsizioa egin eta elkarlanean jolasten hasten direnean, gainbegiraketa eta arauekiko kezka arindu egingo dira eta partaideak bestearen onuraz kezkatzen hasiko dira.


  • Ezaugarriak


  1. Haurra jolastearen plazeragatik jolasten da, ez sari bat lortzeko... 
  2. Haurra helburuak ez lortzeko beldurrik gabe ibiltzen da jolasean 
  3. Lankidetza-jolasak denen partaidetza bultzatzen du 
  4. Haurrek kidetzat ikusten dituzte besteak, ez areriotzat 
  5. Haur guztiek dute zeregin garrantzitsu bat jolasean 
  6. Haurrak beren mugak gainditzen saiatzen dira, ez besteak; horrela, beren gaitasunak beren 
  7. ahaleginez ezagutu eta neurtuko dituzte, ez besteekin alderatuta 
  8. Lankidetza-jolasa denen arteko jardueratzat hartzen da, ez da indibidualizatua, ez baita norba- nako jakin batena 
  9. Jolas horiek oso ingurune desberdinetan egiten dira, objektu anitz erabiliz, hainbat adine- tarakoak, eta haurrak taldekatzeko modu desberdinekin 
  10. Jolas horiek beren gorputza, ingurunea eta inguruko pertsonak nolakoak diren ezagutzen laguntzen diete. Ez dago lankidetza-jolas mota bakar bat, asko aurki baititzakegu bibliografian

  • Balioak

Jolasak ez dira neutralak; balio-kode jakin bat transmititzen eta indartzen dute eta, horren bitartez,
pertsona mota jakin bat, jokalarien arteko harreman jakin batzuk eta jolasa ulertzeko ikuspegi jakin bat
egituratzen dira. Beraz, berdintasun, partaidetza, enpatia eta lankidetza balioekin bat datozen jolasak
bultzatu behar dira.

Ondoren, jolas horiek egitean sustatzen diren balioak eta trebetasunak zehaztuko ditugu, X. Jaresen
arabera:

􀁠 Lankidetza. Zereginak eta egoerak elkarrekin ebatzi ahal izatearen balioa eta trebetasuna
da, elkarrekikotasunean oinarritutako harremanen bitartez, eta ez boterearen edo kontrolaren
bidez. Lankidetza-esperientziak besteekin partekatzen, sozializatzen eta besteengatik kezkatzen
ikasteko modurik onena dira. Horrela, erantzun suntsitzaileen ordez eraikitzaileak izango ditugu.

􀁠 Enpatia. Bestearen egoeran jartzeko gaitasuna da, haren ikuspuntua, kezkak, itxaropenak,
beharrizanak eta errealitatea ulertzekoa. Komunikazio enpatikoa berdintasunarekin eta simetria
komunikatiboarekin lotuta dago.

􀁠 Komunikazioa. Gogo-aldartea, sentsazioak, pertzepzioak, ezaupideak, emozioak, etab. adierazteko
gaitasunean oinarritzen da.

􀁠 Partaidetza. Lankidetza-jolasek kide guztien partaidetza dute helburu; partaidetza kolektibo
horrek konfiantzazko giroa eta elkarren inplikazioa dakartza berekin, benetako giza komunikaziorako
beharrezkoak. Lankidetza-jolasek bazterketa ezabatzen dute, eta ez dituzte taldeak
bat irabazle eta bestea galtzaile egiten.

􀁠 Errealitate sozial positiboa eraikitzea. Lankidetza-jolasek pertsonek jolasarekiko eta beren
buruarekiko dituzten jarrerak aldatzen dituzte, elkar estimatzeko giroa bultzatuz, eta hori oso
egokia da dibertitzeko eta ikaskuntza intelektuala eta jarrerazkoa sustatzeko. Gainera, besteen
aldeko jokabideak eragiten dituzte, elkartasunezko harreman afektibo eta positiboetan oinarrituta.

􀁠 Estimua eta autokontzeptu positiboa. Jolas horiek nork bere buruaren irudi positiboa
jasotzea ahalbidetzen dute, eta bestearen garrantzia aintzakotzat hartzea eta adieraztea.

􀁠 Poza. Ahaztu ezin dugun heziketa-helburua da. Jolas horietan, porrotik eta gaitzespenik ez
dagoenez, poza argi eta garbi azaltzen da.

Elkarlanean, onarpenean eta arrakastan hezitako haurrek askoz aukera handiagoa dute nortasun
osasuntsua eta orekatua garatzeko.

Azterlan askok azpimarratu dute beharrezkoa dela bakarkako eta taldekako jolasak lantzea, non
partaide guztiak onartuak izan daitezkeen eta gutxienez nolabaiteko arrakasta izan dezaketen.


  • Hezkuntza eremuak



Lankidetza-jolasak hezkuntza formalaren, ez-formalaren edo informalaren eremuan egin daitezke;

Lankidetza-jolasa mota guztietako pertsonekin eta hainbat tokitan egin daiteke.

Jolas horiek, printzipioz, heldu batek gidatzen baditu ere, partaideen sormena eta sentsibilitatea jaso
ahal izateko moduan planteatu behar dira. Araua ez da gauza zurruntzat hartu behar, eta jokalari orok
libre sentitu behar du ideiak eman, erabakiak hartu edo bere kabuz aukeratzeko.


  • Haur hezkuntzan


Lankidetza-jolasa haur-hezkuntzako haurrekin egin daiteke eta egin behar da, baina arauak sinplifikatuz
eta jolasen argibideak behar adina urrats erraz eta garbitan zatituz.

Hiru urtetik beherako haurren ezaugarri psikologikoak direla eta, oso zaila da haiekin lankidetzajolasak
egitea, baina ekintza txiki batzuekin hastapenen bat egin daiteke. Adibidez, 24 hilabete inguruko
bi haurrek auto bera nahi dute eta berehala gatazka sortzen da; hiru irtenbide hauta litezke:

􀀹 Lehena, autoa zuen haurrari itzultzea
􀀹 Bigarrena, ez zuenari ematea, berak ere autoarekin jolasteko aukera izan dezan
􀀹 Hirugarrena, biak aurrez aurre esertzea eta autoa elkarri emanez jolastea

Horrelako egoerak askotan gertatzen dira hilabete gutxi batzuetatik 3-4 urtera bitarteko bi haur edo
gehiago dauden lekuetan. Aurreko kasuan, azken irtenbidea izango litzateke egokiena, horrela haurren
arteko harreman osasuntsuak sustatzen baitira.

Hiru urtetik aurrera, lankidetza-jolasak egitea, posible ez ezik, gomendagarria ere bada. Interesgarria
da ikustea 3-7 urte bitarteko haurrek ongi hartzen dutela lankidetza-jolas zuzendua zuzendu gabeko beste
jarduera batzuetara zabaltzea; hori zailagoa da ikusten haur zaharragoengan.


  • Jolas motak



Irizpide horren arabera, lankidetza-jolasak ondoren deskribatuko diren mailatan sailka ditzakegu.

􀁠 Aurkezpen-jolasak. Taldekideen izenak ezagutzea, partaidetza- eta distentsio-giroa sortzea
eta komunikazio aktiboa bultzatzea dira helburuak.

􀁠 Ezagutzeko jolasak. Jolas mota honen helburua haurrek beren burua, besteak eta taldea
hobeto ezagutzea da eta, halaber, partaidetza- eta distentsio-giroa sustatzea, bere aldetik
taldekideen arteko komunikazioa bultzatuko duena.

􀁠 Afirmazio-jolasak. Helburuak nagusiki bost dira:

􀀹 Nork bere buruagan duen segurtasuna eta taldearena sustatzea

􀀹 Taldekide guztien onarpena bultzatzea

􀀹 Taldekide bakoitzaren kualitateak eta mugak balioestea

􀀹 Autokontzeptu positiboa eratzen laguntzea

􀀹 Hitzezkoak ez diren hizkuntzak erabiliz komunikatzen laguntzea

􀁠 Konfiantza-jolasak. Norberarengan eta taldearengan konfiantza izatea, elkarri laguntza
eskaintzeko giroa sortzea eta elkartasun-harremanak bultzatzen saiatzen dira.

􀁠 Komunikazio-jolasak. Taldeko barne-komunikazioa sustatzea da helburua, elkarreragin positiboak
bultzatuz eta, halaber, taldekideak hobeto ezagutzea, bestearengana irekitzea eta
hitzezkoak ez diren lengoaien bidez komunikatzen ikastea.

􀁠 Lankidetza-jolasak. Jolas mota honen helburuak hauexek dira: lankidetza/lehia dinamikari
buruzko estrategiak lantzea, elkarlanera bultzatzen duten jolas-estrategiak garatzea, denen
partaidetza sustatzea talde-giroa sortuz.

􀁠 Gatazkak konpontzeko jolasak. Entzuteko eta laburbiltzeko gaitasuna lantzen, autoafirmazioa
eta gatazketan taldearen laguntza bultzatzen, erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko
gaitasun kolektiboa lantzen eta, halaber, gatazken konponbide sortzaileak eskaintzen
saiatzen dira.

􀁠 Distentsio-jolasak. Giro lasaia sortzen, barrea eta dibertsioa eragiten eta taldearen erlaxazioa
bultzatzen saiatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario