Mugimenduaren bidezko ikaskuntzak gorputzaren eta ingurunearen ezagutza bultzatzen du, baina
mugitzen ari denean kontrolatzen ere ikasi behar du. Horretarako, oinarrizko alderdi batzuk landu behar dira:
Koordinazio dinamiko orokorra. Lekualdatze ororen oinarria da (oinez edo lasterka ibiltzea,
jauziak, arrastaka ibiltzea, igotzea, birak egitea).
Koordinazio dinamiko espezifikoa. Jarduerak objekturen bat manipulatzea dakar (jaurti
eta jaso, kolpatu, harrapatu, gelditu, punpatu, etab.).
Espazioaren antolamendua. Haurrak ingurunea bere gorputza abiapuntutzat hartuta antolatzen
du. Lehenik bere burua gainerakotik bereizi behar du, gero ingurunea bere buruarekin
eta ondoren beste pertsona eta objektuekin erlazionatuko du.
Denboraren antolamendua. Etapa honetan denbora antolatzea ez da erraza. Lantzen
diren denbora-nozioak alderdi kualitatibo batzuk garatzera bideratuko dira; adibidez, ordenaren
pertzepzioa eta antolamendua (lehen, bitartean, ondoren) eta baita denbora-tartearen,
erritmoaren eta iraupenaren pertzepzioa lantzera ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario