Jolasak irizpide bat baino gehiagoren arabera sailka daitezke. Esan daiteke sailkapenak hezitzaileak orientatzeko eta haiei laguntzeko eginak daudela.
Hezitzaileek haurrari behatu egin behar diote jolasean ari denean, jostailu bat aukeratzen duenean edota lagun bati jolas jakin bat proposatzen dionean, horrela haren gustuak, beharrizanak edo kezkak zehaztu ahal izango baititu.
Behaketa horrek, hautatutako sailkapenarekin alderatzean, erakutsi ahal izango du haurra zer garapenetapatan dagoen eta zer zaletasun duen.
Hitz bitan, jolasaren bitartez haurrak bere une ebolutiboa erakusten digu, aztertua sentitu gabe, modu
berezkoan eta benetakoan.
Horrek guztiak hauxe ahalbidetzen du:
Jolasa / adin kronologikoa / haurraren heldutasun-adina zehaztea.
Jolas bat aukeratzea edo haurrei gomendatzea, erakutsitako interesak edo heldutasun-etapa
kontuan hartuta.
Proposatutako autoreek hautatutako sailkapen-irizpideen arrazoiei buruz hausnartu ahal izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario