Jolasa berez da hezigarria, baina zehazki horrela deitzen zaio O. Decrolyk haur-hezkuntzako etapan
haurrekin jolasteko sortutako jolas mota bati. Gogora dezagun Decroly metodo globalaren aitzindaria izan zela; autoreak berak metodo analitiko-sintetikoa ere deitu zion.
Gaur egun, jolas hezigarri esaten dugunean, aipatzen ari gara jolas librearen ezaugarri berberak
dituen jarduera ludiko bat, ez haurrari berez sortzen zaiona baizik helduak asmo hezitzailez proposatzen diona.
Jolas hezigarriek ezaugarri hauek dituzte:
Beren helburua haurrari funtzio mental jakin batzuk gara ditzaketen, ezagutza jakin batzuen
hastapena bultza dezaketen eta arretari, oroimenari eta ulermenari dagokienez askotan errepikatzea
ahalbidetzen duten objektu batzuk eskaintzea da.
Oro har, bakarka egiten dira, baina badira talde txikian eta talde handian egiteko pentsatutakoak
ere.
Proposatzen diren jarduerak eserita egiten dira eta nagusiki etxe barruan.
Erabiltzen den materiala sinplea, arina eta bolumen gutxikoa da; gainera, bistarako erakargarria
izaten da.
Materiala lortzen erraza eta merkea izaten da, hondatzen denean erraz berreskuratu ahal
izatekoa.
Jolas hezigarriak desberdinak dira erlazionatzen diren funtzioei eta ezaupideei dagokienez, haurren
adinari dagokionez, helburuari edo bakarkako, talde txikiko edo handiko zereginei dagokienez eta egiteko edo/eta zuzentzeko teknikei dagokienez.
Pertzepzioa lantzeko (mugimenduzko jolasak, entzuteko jolasak, ikusteko jolasak, etab.), ideien
asoziazioa laguntzeko edo ondorioztatzeko jolasak, eta halaber aritmetika, irakurketa, denboraren eta
espazioaren nozioak erakusten dituzten jolas didaktikoak egin daitezke, besteak beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario