miércoles, 29 de enero de 2014

Haurraren adina

Bizitzaren lehen urtean, haurrak jolas motorrak egiten ditu nagusiki. Halaber, jolas motorrak dira betetzea eta hustea tartean diren jolasak. Eraikitzea eta suntsitzea sendotzaile handiak dira haurrentzat: ez da suntsitzen gero berriro eraiki daitekeela uste ez bada. Segika ibiltzeko jolasak ere oso ohikoak izaten dira; ihes egiteko nahia da, baina aldi berean, harrapatuan izatekoa, bakarrik ez egotekoa.

Haurra seguru sentitzen hasten denean eta inguruarekin elkarreragiteko nolabaiteko erraztasuna
duenean, eztanda motorikoa delakoa agertzen da, pertzepzioa, erorketak, birak, oreka- eta desorekaegoera
eta abar sustatzen dituzten jolasen bidez; jolas horiek, azken batean, beren gorputz-eskema
zertxobait gehiago definitzen diete eta, aldi berean, beren ekintzek mugak eta ondorioak dituztela
ikasten dute.

Ondoren, eta jolas sinbolikoaren hastapenarekin eta eboluzioarekin bat etorriz, nolabaiteko zehaztasuna
behar duten jolasak agertzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario