jueves, 30 de enero de 2014

Teknologia berriak

Azken urteotan azaldu diren euskarri elektronikoak, hala nola irratia, telebista, ordenagailua edo
sakelako telefonoak, teknologia berriak delako multzoaren osagaiak dira. Hori horrela, hiru bloke handi
egin ditzakegu, euskarriaren arabera:

􀀹 Ordenagailu estandarrarekin,CD-ROMeko jokoak eta Interneteko jokoak bertan sartzen direla:
ON-LINE eta sarean

􀀹 Ordenagailu txikiekin

􀀹 Kontsolekin

Teknologia berriekin lotutako jokoak edozein eremutan erabil daitezke: eskolakoan, familiakoan edo
beste edozeinetan.






  • Ordenagailuko jokoak


Gaur egun, CD-ROMeko jokoak aurki daitezke 3 urtetik aurrerako haurrentzat. Joko mota horiek erabili ahal izateko, gutxieneko batzuk behar dira: haurrak nolabaiteko mugimendu-trebetasuna eduki behar du sagua kontrolatu ahal izateko, jarreraren nolabaiteko kontrola izan behar du, eta baita trebetasun kognitibo batzuk ere, hala nola kausa-efektu erlazioa, objektuaren iraunkortasunaren ideia, irudikapen sinbolikoa, etab. ulertzea.

3-6 urte bitartekoentzako jokoek fonemak edo doinuak, zenbakiak, izenak edo forma geometrikoak ezagutzea planteatzen duten jarduerak proposatu ohi dituzte. Halaber, badira jokoak oroimena, behaketa, ordenazioa, sailkapena eta buruketa matematiko sinpleak lantzen dituztenak, ikusmenari nahiz entzumenari parte harraraziz.

Merkatuan, ipuin interaktiboak ere aurki ditzakegu, funtsean ludikoak direnak. Ikaskuntza jakin batzuk indartzeko jarduerak proposatzen dituzte, hala nola hiztegia, balioen heziketa, sormenaren garapena, irakurmena sendotzea, numerazioa, objektuak ezagutzea, etab.

     Ebaluazioa

Mota honetako jokoen ebaluazioa kualitatiboki eta bakarka egingo da, haurrari behar dituen laguntzak emateko eta, horrela, bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko. Egokiena eta baliagarriena behaketa sistematikoaren fitxa bat egitea da, hezitzaileari lortu nahi dituen helburuak garbi izaten eta prestakuntzaebaluazioa egiten lagunduko diona.

Ikaskuntza-prozesu osoa baloratu behar da, eskakizun-maila haurren ezaugarri indibidualetara egokituta; beraz, hasierako ebaluazioa jarduera hauei hasiera ematean egin behar da.

Halaber, komeni da ebaluazioan espazioaren, ordutegiaren eta materialen egokitzapena eta, era berean, taldearen benetako aukerak eta helduaren jokabidea baloratzeko denbora hartzea

     Interneteko jokoak. Sareko jokoak

Gaur egun, helbide ugari daude mota guztietako jokoak eskaintzen dituztenak, hasi tradizionaletatik eta multikulturaletaraino edo hezigarrietaraino; bilatzaile on bat erabili eta helburuen arabera aurkitu nahi dugun joko mota hautatu besterik ez dugu egin behar. Hala ere, 6 urtetik beherako umeentzat eskaintza mugatuagoa da, gehienek irakurtzen jakitea eskatzen dutenez.

Nolanahi ere, hainbat hezkuntza-administraziok, adibidez Hezkuntza Ministerioak (http://www.pntic.mec.es) edo Kataluniako Generalitek (http://www.gencat.net/ense) dituzten orri batzuetan adin-tarte horretarako jolas hezigarriak aurki daitezke.

     On-line jokoak

On-line jokoak, ordenagailuaz gain, Internetera konektatuta egotea eskatzen dutenak dira.

Joko mota horien arriskua da Interneten beste gauza asko aurki daitezkeela da, horietako batzuk haurrentzat ez oso egokiak; beraz, beti heldu batek kontrolatu behar du erabilera.

Haurraren garapena bultzatzeaz ari gara, eta, beraz, hasteko ez da materialik baztertu behar. Hala ere, oso garbi eduki behar dira erabilera-irizpideak eta, jakina, ez da ahaztu behar ordenagailuak ez duela inoiz izan behar lagunen edo bestelako jolasen ordezkoa.


  • Ordenagailu txikiekin egiten diren jolasak


Jostailutzat hartzen diren ordenagailuak dira. Jostailu-dendetan saltzen dira eta joko ugari dituzte, normalean hezigarriak. Ordenagailu estandarren aldean duten abantaila prezioa da; eragozpena, berriz,
jokoak ezin aldatu izatea eta, beraz, haurra hazten denean bere gaitasunerako eskas gelditzea.


  • Kontsolak

Kontsolak nagusiki etxean erabiltzen diren euskarriak dira; badira eramangarriak, eta badira telebista- pantailara konektatu beharrekoak. Azken horien ezaugarriak, hiru dimentsiotan eskaintzen duten irudiaren kalitate ona, soinu-txartela, eta pertsona batek baino gehiagok jokatu ahal izateko aukera.

Jokoaren mekanika oso sinplea edo oso landua izan daiteke; normalean. Oro har, funtsik gabeko eta izugarrizko indarkeria-karga duten jokoak dira eta, beraz, erabilera pertsona heldu batek arautu behar du.

Hain zuzen ere, joko horiek dira heziketa-baliagarritasun eskasena dutenak, baina horregatik ez dira baztertu behar, mugimendu-trebetasun batzuk eta erreflexuak lantzen laguntzen baitute. Mota horretako jokoak ez dira proposatu behar 4 edo 5 urte bete baino lehen, eta orduan ere denbora eta joko mota mugatuta.














No hay comentarios:

Publicar un comentario