jueves, 30 de enero de 2014

Materialak hautatzea eta erabiltzea

Hainbat material, tamaina eta formatako objektuak edukitzea gomendatzen da, baina gogoan eduki
behar da ez dela beti beharrezkoa material osagarria izatea psikomotrizitate-saioak egiteko; gorputza
bera eta inguruko espazioa nahikoak izan daitezke jarduerak diseinatzeko.

Ondoren, jolas psikomotorraren saioak prestatzeko egokiak izan daitezkeen materialen zerrenda bat
proposatzen da.

􀁠 Material espezifikoa: ispilu handia, egurrezko edo plastikozko takoak, jarleku luzeak, hainbat
dentsitatetako koltxonetak, hainbat tamainatako pikak, plastikozko uztaiak, hainbat lodiera eta
dentsitatetako koloreak, goma elastikoak, zapiak, koloretako petoak, hainbat tamaina eta
ehunduratako pilotak...

􀁠 Material ez-espezifikoa: arbela, musika-erreproduzigailua, dantzen kaseteak edo CDak,
soinuak, hainbat estilotako musika, perkusio-tresnak, oihalak (neurri desberdinetakoak),
marrazteko edo pintatzeko paperak, arkatzak, argizariak, pinturak, guraizeak, hainbat koloretako
zinta itsasgarria, gorputz-siluetak, eskuen eta oinen bi koloretako siluetak (eskuina eta ezkerra
bereizteko), klarionak, etab.

􀁠 Bestelako materialak: egunkari-papera, aldizkariak, irina, zerrautsa, belakiak, globoak,
mozorroak, etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario