viernes, 24 de enero de 2014

Jolasaren garapena


Jolasaren garapena
􀀹 Lehen blokea objektuen esplorazioan eta konbinazioan oinarritzen da. Bloke honetan,
jarduerak berezkoak dira.
􀀹 Bigarrena jasoketa da. Bloke honetan, helduak zuzentzen du jarduera. denbora guztian egitura berari eustea.
 bi arau besterik ez dauzka:
􀀹 Ez eragotzi kideei
􀀹 Ez hondatu jolas-materiala

 Saioa hiru zatitan bana daiteke:
1. zatia. Prestaketa
Hasi baino lehen, hezitzaileak lau poltsa hautatuko ditu, objektuak barruan dituztela, eta edukiontzi
batzuk prestatuko ditu; materiala gelako lauzpabost tokitan banatuko du, ongi sakabanatuta (toki bakoitza
jarduera-gunea da). Jarduera-gune bakoitzean 4 edo 5 edukiontzi egongo dira eta 20-25 objektu, lehen
hautatutako poltsetako bakoitzetik ateratakoak.
Jarduera-gune bakoitzeko objektu mota bakoitza multzo bat osatuz ezartzen da, objektu batzuk eta
besteak nahastu gabe.
2. zatia. Jolasa
Jarduera librea eta berezkoa da. Lehenik, haurra geldirik geratzen da, begira, eta ondoren objektu jakin batzuk aukeratzen ditu.
Haur bakoitzak bere erritmoa dauka eta bururatzen zaizkion material-konbinazioak egiten ditu. Haurrek
objektu bat bestearen kontra jo ohi dute, objektu bat edo gehiago beste baten barruan sartzen saiatzen
dira, edukiontziak hainbat objektuz betetzen dituzte, edukiontzi batetik bestera objektuak aldatzen dituzte,
objektu bat bestearen gainean ezartzen dute.

Lehen zati hau egiteko uzten zaien denbora 20-25 minutukoa da. Hezitzaileak bigarren fasera igaro
behar du haurrak nekatuta daudela ikusten duenean.
Fase honetan, helduaren esku-hartzea diskretua da eta gorabehera txikiren bat konpondu besterik
ez du egiten.
3. zatia. Jasoketa
Fase honetan,hezitzailearen zeregina aktiboa da, argi eta garbi.
Jasotzeko unea lehen fasea bezain garrantzitsua da. Horretarako, hezitzaileak poltsa bi eskuez ireki
behar du, eta haurrari edo haurrei barnean sartu beharreko objektuak ekarri eta sartzeko eskatu behar
die.Garbi geratuko da pertsona helduak ez duela lurretik ezer jaso behar.


No hay comentarios:

Publicar un comentario