viernes, 24 de enero de 2014

Jolas tradizionala

Jolasa kultura da eta, beraz, lehenago esan dugunez, giza jardueraren berezko gauza da; beraz, ez
da kasualitatea garai guztietako haurrek eta helduek jolasean aurkitzea denbora erabiltzeko modu atsegina
eta agortezina. Jolas tradizional edo herrikoien bitartez, herriek, gizarteek eta kulturek modu zehatz eta
agerikoan erakusten dute beren burua gainerako gizarteen aurrean.

Hala ere, askotan sinonimo gisa erabiltzen diren bi termino bereizi behar dira. Jolas tradizionala
hurrengo atalean azalduko ditugun ezaugarri batzuk dituena da, eta jolas herrikoia, berriz, gizarte jakin
bateko pertsona askok egin ohi duten jolasa, ez nahitaez denboran zehar irautearen baldintza betetzen
duena.

Hau da, jolas bat tradizionala izan daiteke leku jakin batean aspalditik egiten delako, eta aldi berean
herrikoia, jolas hori gizartearen zati handi batean zabalduta dagoelako. Edota herrikoia soilik edo tradizionala
soilik izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario