Kontsumo desegokia edo jostailuen kontsumismoa da jostailuen eskuratze konpultsiboa eta desegokia,
kopuruari edo/eta kalitateari dagokienez.
Jostailuen kontsumoak eta kontsumitzeko moduak haurrarentzat eraikitzen ari garen mundua islatzen dutela, hau da: mundu zorrotza, elkartasun gutxikoa, beharrezkoak ez diren, nahi ez diren edo publizitatearen bitartez inposatu diren jostailu eta produktu ludikoak erosten diren mundua; edo elkartasunezko mundua, jostailu eta produktu ludikoei beren balio zehatza eman eta haurraren beharraren arabera erosten diren mundua, moden eraginari muzin eginez eta besteen gainetik jartzen saiatu gabe.
Askotan, jostailu gehiegi, hirietan pairatzen duten isolamenduaren isla da. Haurrak ordu asko ematen baititu gurasorik gabe, eta afektu-gabezia produktu materialez betetzen saiatzen dira.
Garrantzitsua da gurasoek jostailuak erosteko garaian erakusten duten jokabidea. Haurrak helduen behatzaile zorrotzak dira eta seme-alabek bizitzan zehar izango dituzten jarraibideak gidatzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario