Informazioa kontrolik gabe sartzen dela pertsona bakoitzarengan eta etxe bakoitzean, eta haren eraginak eta ondorioak ezin direla saihestu.
Haurrek benetan publizitatearen eragin handia jasotzen dute ordu luzetan, hau da, informazioestimulu gehiegi jasotzen dituzte komunikabide guztien bitartez,
batez ere telebistaren bitartez. Egoera horrek nolabait urte guztian irauten du, baina Gabonetan bereziki
areagotzen da.
- Publizitatea eta jostailuak.
- Iragarkietan aurkeztutako jostailuek ez dute errealismorik; ondorio hori da kezkagarrienetakoa eta hezitzaileek eta kontsumitzaileen elkarteek gehien aztertu dutenetako bat. Animazio txundigarria, neurrigabeko tamainak. Publizistak jostailuaren ikuspegi bat ematen du, oso errealismo gutxikoa. Telebistako muntaiek produktuaz ematen duten ikuspegia ez datorrela bat errealitatearekin. Horren ondorioz, haurrak jostailua daraman paketea irekitzen duenean, desilusio handia izaten du askotan.
- Urte-sasoi batzuetan, jostailuen iragarkiek betetzen dituzte haurrek gehien ikusten programen ordu ia guztiak. Haurrak oso azkar detektatzen ditu iragarki bateko irudiak osorik, eta helduena baino askoz irakurketa-gaitasun handiagoaz.
- Publizitateak balio sozialak ezagutu eta indartu egiten ditu. Bi mezu-mota dituela: desioa eta eskaria sorrarazteko publikoari bidaltzen zaizkionak, eta erosten eta azken hitza duen publikoari bidaltzen zaizkionak.
- Publizista jakin batzuek badute etorkizunera begirako beste arrazoi bat ere iragarkiak lantzeko garaian.
- Helduen zeregina.
Egoera horri ahalik eta hobekien aurre egiteko helduek telebistako orduak kontrolatu, kalitateari... erreparatu behar diete horiek baitira tresnarik garrantzitsuen publizitate informazio hori konpentsatzeko garaian. Gurasoek edo helduek dutela azken hitza eta beraiek erabakitzen dutela jostailua erosi ala ez.
- Gaur egungo arazo nagusia hau da: informazio-ezagatik, erosotasunagatik edo utzikeriagatik, helduak beraiek direla, egoera horri konponbidea ez emateaz gain, beren jokabideez seme-alaben portaera kontsumistak bultzatzen dituztenak.
-Publizitateak jokabide sozialaren jarraibideak aprobetxatzen ditu eta nagusi diren balioak indartzen ditu, nahiz eta horiek egokienak ez izan.
-Publizitate jakin bat dago haurrarentzat, eta badakite nola, noiz eta non zuzendu haurrarengana iragarkiaz ahalik eta eraginik handiena lortzeko.
-Telebistak ohitura desegokiak eta menpekotasuna sortzen ditu. Publizitateak ondorio horiek ezagutu, areagotu eta bere probetxurako erabiltzen ditu.
Haur batzuentzat, nekez aurkitzen da elementu erakargarri berriak dituen jostailurik eta, beraz, publizitate-estrategia jakin batzuk erabiltzen dira, desio berriak sortzearren.Hezkuntzaren eta gurasoen eta haurren prestakuntza eta informazioaren bitartez soilik murritz daiteke publizitatearen efektu negatiboa eta saihets daiteke kontsumo-ohitura desegokiak hartzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario