Gaur egun, fabrikatzaileek badute haurraren eskubide eta beharrekiko
nolabaiteko sentiberatasuna jostailuak merkaturatu aurretik; gero eta
handiagoa, gainera. Horregatik, produktuak landu, martxan jarri eta saldu baino
lehen, informazio zehatza eskuratzeaz arduratzen dira haurrek zer-nolako
jostailuak behar dituzten jakiteko —jolasaren, hezkuntzaren, osasunaren eta
segurtasunaren aldetik—.
Helburu horretarako, organismo eta erakunde batzuk sortu dira Europan,
Estatuan eta Autonomia Erkidegoetan, enpresak gainbegiratu, ikertu eta lagundu
ditzaten, eta, hala, jostailuak kontsumorako kondiziorik onenetan merkaturatu
daitezen. Ezinezkoa litzateke erakunde horiek guztiak aipatzea, asko baitira
eta funtzio asko betetzen baitituzte, baina kontuan hartu behar dugu badaudela.
Horregatik, informazio zabalagoa lortzeko, gaian espezializatutako argitalpen,
atari eta orri elektronikoetara jotzea gomendatzen dugu.
Normalizazioa
eta ziurtagiria
Jostailuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko ekintzetako bat normalizazioa
da. Jostailuaren normalizazioari dagokionez, garrantzitsua da Normalizazioaren
Europako Batzordea (NEB) aipatzea; organismo horren helburua da jostailuen
segurtasunari eta kalitateari buruzko arauak ikertzea, egokitzea, hobetzea eta
eguneratzea.
Europako ildo horri jarraiki,
Estatuan, jostailuak segurutzat identifikatzen dituzten ezaugarrietako bat
normalizazioarena edo “N” marka izango da, hain zuzen ere.
Ikur edo bereizgarri horrek esan nahi du jostailuaren kalitatearen
teknikari, ikertzaile eta espezialista batzuek ebaluatu dutela produktua eta
ezarritako araudia betetzen duela erabaki dutela. Horren arabera, jostailuak
bete ditu fabrikazio- prozesuan fabrikatzaileei eskatzen zaizkien irizpideak; Espainiako
Normalizazio Erakundeak (AENOR) ezartzen ditu irizpide horiek, jostailuari
“N” normalizazioaren bereizgarria eman behar dionak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario