jueves, 30 de enero de 2014

Zer dira?

Jolas multikulturala kultura jakin batean egiten diren eta batzuetan munduko beste gizarte batzuetan ere badituzten jolas herrikoi edo/eta tradizionalen multzoa da. Horien helburua kulturarteko balioak sustatzea, dibertsitatea errespetatzea eta haurren artean diskriminaziorik ez gertatzea da.
Modurik onenetako bat beste lekuetako jolasak eta dinamikak ezagutzea da. Jolas multikulturalek bost kontinenteetako proposamenak jasotzen dituzte.Jolas horietako batzuk jasotzen dituen bibliografia aztertuz gero, herrialde jakin batera mugatzen direla ikusiko dugu. Horrek, ordea, ez du esan nahi herrialde horretan bakarrik jolasten direnik. Kasu batzuetan, jolas mota horrek originaltasuna ekartzen du, eta bestea ezagutzeko jakin-mina eta jolasaren bitartez beste kulturara hurbiltzeko gogoa sor dezake. Kultura gehienetan, lehia-osagaia duten jolasak ditugu.

Lankidetza

Lankidetza-jolasa talde osoak helburu komun bat lortzeko jarduten duen hura da. Lankidetza-jolasen ideia nagusia batzuk besteekin jolastea da, eta ez batzuk besteen aurka.

Jolas mota honetan, jokalariak ez du bere autoestimua bestearenaren bizkar areagotzen. Halako jolasak jokalarien artean lankidetza beharrezkoa izateko moduan diseinatzen dira. Jolasten ari direla, modu dibertigarrian ikasten dute besteak aintzakotzat hartzen, eta denen mesederako lan egiteko prest
sentitzen dira.

Lankidetza-jolasean denek laguntzen dute, denek irabazten dute eta inork ez du galtzen. Jolas horiek haurrak bere buruagan duen konfiantza sendotzen dute, pertsona onartu eta duin gisa sentiaraziz. Mendeetan zehar hainbat kulturatan egin diren lankidetza-jolasak badaude ere, gutxi dira gaur egun horrela jolasten direnak, jokalari guztiek nahi duten helburu komun bat lortzen ahalegintzeko berariaz
diseinatutakoak, alegia.

Berez lankidetzazkoak diren jolasak oso bakanak dira mendebaldeko kulturan. Pixkanaka, ezagutu egin behar dira. Beraz, pazientzia behar da jolasteko modu berri hori erakusteko, batez ere partaideak elkarlanean inoiz jolastu ez badira. Alabaina, aldaketa egokiak eginez, gainbegiraketa on batez, behin eta berriro azalduz eta jokalarien partaidetza konstruktiboaz, jolasak positiboki funtzionatzen hasiko dira. Jokalariak trantsizioa egin eta elkarlanean jolasten hasten direnean, gainbegiraketa eta arauekiko kezka arindu egingo dira eta partaideak bestearen onuraz kezkatzen hasiko dira.


  • Ezaugarriak


  1. Haurra jolastearen plazeragatik jolasten da, ez sari bat lortzeko... 
  2. Haurra helburuak ez lortzeko beldurrik gabe ibiltzen da jolasean 
  3. Lankidetza-jolasak denen partaidetza bultzatzen du 
  4. Haurrek kidetzat ikusten dituzte besteak, ez areriotzat 
  5. Haur guztiek dute zeregin garrantzitsu bat jolasean 
  6. Haurrak beren mugak gainditzen saiatzen dira, ez besteak; horrela, beren gaitasunak beren 
  7. ahaleginez ezagutu eta neurtuko dituzte, ez besteekin alderatuta 
  8. Lankidetza-jolasa denen arteko jardueratzat hartzen da, ez da indibidualizatua, ez baita norba- nako jakin batena 
  9. Jolas horiek oso ingurune desberdinetan egiten dira, objektu anitz erabiliz, hainbat adine- tarakoak, eta haurrak taldekatzeko modu desberdinekin 
  10. Jolas horiek beren gorputza, ingurunea eta inguruko pertsonak nolakoak diren ezagutzen laguntzen diete. Ez dago lankidetza-jolas mota bakar bat, asko aurki baititzakegu bibliografian

  • Balioak

Jolasak ez dira neutralak; balio-kode jakin bat transmititzen eta indartzen dute eta, horren bitartez,
pertsona mota jakin bat, jokalarien arteko harreman jakin batzuk eta jolasa ulertzeko ikuspegi jakin bat
egituratzen dira. Beraz, berdintasun, partaidetza, enpatia eta lankidetza balioekin bat datozen jolasak
bultzatu behar dira.

Ondoren, jolas horiek egitean sustatzen diren balioak eta trebetasunak zehaztuko ditugu, X. Jaresen
arabera:

􀁠 Lankidetza. Zereginak eta egoerak elkarrekin ebatzi ahal izatearen balioa eta trebetasuna
da, elkarrekikotasunean oinarritutako harremanen bitartez, eta ez boterearen edo kontrolaren
bidez. Lankidetza-esperientziak besteekin partekatzen, sozializatzen eta besteengatik kezkatzen
ikasteko modurik onena dira. Horrela, erantzun suntsitzaileen ordez eraikitzaileak izango ditugu.

􀁠 Enpatia. Bestearen egoeran jartzeko gaitasuna da, haren ikuspuntua, kezkak, itxaropenak,
beharrizanak eta errealitatea ulertzekoa. Komunikazio enpatikoa berdintasunarekin eta simetria
komunikatiboarekin lotuta dago.

􀁠 Komunikazioa. Gogo-aldartea, sentsazioak, pertzepzioak, ezaupideak, emozioak, etab. adierazteko
gaitasunean oinarritzen da.

􀁠 Partaidetza. Lankidetza-jolasek kide guztien partaidetza dute helburu; partaidetza kolektibo
horrek konfiantzazko giroa eta elkarren inplikazioa dakartza berekin, benetako giza komunikaziorako
beharrezkoak. Lankidetza-jolasek bazterketa ezabatzen dute, eta ez dituzte taldeak
bat irabazle eta bestea galtzaile egiten.

􀁠 Errealitate sozial positiboa eraikitzea. Lankidetza-jolasek pertsonek jolasarekiko eta beren
buruarekiko dituzten jarrerak aldatzen dituzte, elkar estimatzeko giroa bultzatuz, eta hori oso
egokia da dibertitzeko eta ikaskuntza intelektuala eta jarrerazkoa sustatzeko. Gainera, besteen
aldeko jokabideak eragiten dituzte, elkartasunezko harreman afektibo eta positiboetan oinarrituta.

􀁠 Estimua eta autokontzeptu positiboa. Jolas horiek nork bere buruaren irudi positiboa
jasotzea ahalbidetzen dute, eta bestearen garrantzia aintzakotzat hartzea eta adieraztea.

􀁠 Poza. Ahaztu ezin dugun heziketa-helburua da. Jolas horietan, porrotik eta gaitzespenik ez
dagoenez, poza argi eta garbi azaltzen da.

Elkarlanean, onarpenean eta arrakastan hezitako haurrek askoz aukera handiagoa dute nortasun
osasuntsua eta orekatua garatzeko.

Azterlan askok azpimarratu dute beharrezkoa dela bakarkako eta taldekako jolasak lantzea, non
partaide guztiak onartuak izan daitezkeen eta gutxienez nolabaiteko arrakasta izan dezaketen.


  • Hezkuntza eremuak



Lankidetza-jolasak hezkuntza formalaren, ez-formalaren edo informalaren eremuan egin daitezke;

Lankidetza-jolasa mota guztietako pertsonekin eta hainbat tokitan egin daiteke.

Jolas horiek, printzipioz, heldu batek gidatzen baditu ere, partaideen sormena eta sentsibilitatea jaso
ahal izateko moduan planteatu behar dira. Araua ez da gauza zurruntzat hartu behar, eta jokalari orok
libre sentitu behar du ideiak eman, erabakiak hartu edo bere kabuz aukeratzeko.


  • Haur hezkuntzan


Lankidetza-jolasa haur-hezkuntzako haurrekin egin daiteke eta egin behar da, baina arauak sinplifikatuz
eta jolasen argibideak behar adina urrats erraz eta garbitan zatituz.

Hiru urtetik beherako haurren ezaugarri psikologikoak direla eta, oso zaila da haiekin lankidetzajolasak
egitea, baina ekintza txiki batzuekin hastapenen bat egin daiteke. Adibidez, 24 hilabete inguruko
bi haurrek auto bera nahi dute eta berehala gatazka sortzen da; hiru irtenbide hauta litezke:

􀀹 Lehena, autoa zuen haurrari itzultzea
􀀹 Bigarrena, ez zuenari ematea, berak ere autoarekin jolasteko aukera izan dezan
􀀹 Hirugarrena, biak aurrez aurre esertzea eta autoa elkarri emanez jolastea

Horrelako egoerak askotan gertatzen dira hilabete gutxi batzuetatik 3-4 urtera bitarteko bi haur edo
gehiago dauden lekuetan. Aurreko kasuan, azken irtenbidea izango litzateke egokiena, horrela haurren
arteko harreman osasuntsuak sustatzen baitira.

Hiru urtetik aurrera, lankidetza-jolasak egitea, posible ez ezik, gomendagarria ere bada. Interesgarria
da ikustea 3-7 urte bitarteko haurrek ongi hartzen dutela lankidetza-jolas zuzendua zuzendu gabeko beste
jarduera batzuetara zabaltzea; hori zailagoa da ikusten haur zaharragoengan.


  • Jolas motak



Irizpide horren arabera, lankidetza-jolasak ondoren deskribatuko diren mailatan sailka ditzakegu.

􀁠 Aurkezpen-jolasak. Taldekideen izenak ezagutzea, partaidetza- eta distentsio-giroa sortzea
eta komunikazio aktiboa bultzatzea dira helburuak.

􀁠 Ezagutzeko jolasak. Jolas mota honen helburua haurrek beren burua, besteak eta taldea
hobeto ezagutzea da eta, halaber, partaidetza- eta distentsio-giroa sustatzea, bere aldetik
taldekideen arteko komunikazioa bultzatuko duena.

􀁠 Afirmazio-jolasak. Helburuak nagusiki bost dira:

􀀹 Nork bere buruagan duen segurtasuna eta taldearena sustatzea

􀀹 Taldekide guztien onarpena bultzatzea

􀀹 Taldekide bakoitzaren kualitateak eta mugak balioestea

􀀹 Autokontzeptu positiboa eratzen laguntzea

􀀹 Hitzezkoak ez diren hizkuntzak erabiliz komunikatzen laguntzea

􀁠 Konfiantza-jolasak. Norberarengan eta taldearengan konfiantza izatea, elkarri laguntza
eskaintzeko giroa sortzea eta elkartasun-harremanak bultzatzen saiatzen dira.

􀁠 Komunikazio-jolasak. Taldeko barne-komunikazioa sustatzea da helburua, elkarreragin positiboak
bultzatuz eta, halaber, taldekideak hobeto ezagutzea, bestearengana irekitzea eta
hitzezkoak ez diren lengoaien bidez komunikatzen ikastea.

􀁠 Lankidetza-jolasak. Jolas mota honen helburuak hauexek dira: lankidetza/lehia dinamikari
buruzko estrategiak lantzea, elkarlanera bultzatzen duten jolas-estrategiak garatzea, denen
partaidetza sustatzea talde-giroa sortuz.

􀁠 Gatazkak konpontzeko jolasak. Entzuteko eta laburbiltzeko gaitasuna lantzen, autoafirmazioa
eta gatazketan taldearen laguntza bultzatzen, erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko
gaitasun kolektiboa lantzen eta, halaber, gatazken konponbide sortzaileak eskaintzen
saiatzen dira.

􀁠 Distentsio-jolasak. Giro lasaia sortzen, barrea eta dibertsioa eragiten eta taldearen erlaxazioa
bultzatzen saiatzen dira.

Lehiazko jolasa

Lehiazko jolasean, helburu bat lortzeko jokalari batzuk beste batzuekin lehian dauden egoerak
izaten dira.

Jolas mota honetan beti dago irabazle bat edo irabazle-talde bat eta galtzaile bat edo galtzaile-talde bat. Halako jolasetan ez dago askatasunik, puntuaziorik handiena lortzeko dagoen presioa dela eta, eta estuasun psikologikoa sortzen dute, galtzeko edo huts egiteko beldurragatik. Normalean oso antolatuak izaten dira, eta irabaztera gehiegi bideratuak.


Lehiazko jolasa eta lankidetza-jolasa

Harreman sozialen ikuspuntutik, bi jolas mota defini daitezke:
􀀹 Lehiazko jolasa
􀀹 Lankidetza-jolasa

Lehiazkoa.

Lankidetza.

Lehiazko jolasa VS lankidetza.

Garrantzia

Kultura guztiak desberdinak eta aldakorrak dira, ingurunearekin kontaktu iraunkorra duten gizakien etengabeko eboluzioaren emaitza dira.
Orduan, egokia dirudi herritarrak orokorrean eta haurrak bereziki kulturarteko balioetan heztea, tolerantzia eta errespetua sustatzen, kulturen arteko berdintasuna defendatzen dituzten eta iritzi, uste edo ikuspuntu desberdinak onartzen dituzten horietan, alegia.

Hezkuntza ikuspegia

Jolas tradizionalak hezkuntza formalaren nahiz informalaren eremuan egin daitezke; horretarako
unea eta lekua aurkitu besterik ez da egin behar. Eskoletan, eta haur-hezkuntzan zehazki, jolas tradizionalaren txokoa antola daiteke, eta lehen edo bigarren hezkuntzan, Hezkuntza Fisikoan landu daitezke.

Jolasa bultzatzen duten instituzio diren aldetik, ludotekak leku ezin hobea dira jolas tradizionalak
berreskuratu, erakutsi eta praktikatzeko, eskaintza ludikoa dibertsifikatuz.

Adibidez, ludoteka baten urteko programazioan aste tematikoak antola daitezke, non gaietako bat
“Jolas tradizionala” baita. Baina jolas tradizionala beste espazio batzuetan ere egin daiteke eta egin
behar da, hala nola haurren eta gaztetxoen guneetan, udalekuetan, haur-jaietan, etab.

Jolas tradizionalek gaitasun jakin batzuk lantzen laguntzen diete norbanakoei, hala nola:

􀀹 Haurrei arau komunak onartzen erakusten diete.
􀀹 Nolabaiteko diziplina soziala onartzea bultzatzen dute.
􀀹 Norbanakoari gizartean integratzen laguntzen diote.
􀀹 Komunikazioa bultzatzen dute eta lengoaia eskuratzen laguntzen dute.
􀀹 Trebetasun psikomotorrak garatzen dituzte: begi-eskuen koordinazioa, hatzen mugimendua,
jarreraren kontrola...
􀀹 Bizi diren ingurua ezagutzeko aukera ematen dute.
􀀹 Haurrei autoafirmatzen laguntzen diete, eta haien autoestimua hobetzen.
􀀹 Haurren garapen kognitiboan, afektiboan eta sozialean laguntzen dute.
􀀹 Erabilera linguistikoa sustatzen dute, hiztegi espezifikoa sortuz.
􀀹 Nork bere buruaren ezagutza eta ingurukoena ahalbidetzen dute.
􀀹 Irabaztearen eta galtzearen garrantzia erlatibizatzen laguntzen dute, beti irabazten edo galtzen
ez den neurrian, hori ez baita xede bakarra, jolasean garrantzitsuena prozesua, jolasean
eman duten denbora eta jolasak eman dien plazera baita.
􀀹 Norbanakoa edo egokitzapen-arazoak dituzten taldeak integratzen laguntzen du.

Gure herrialdean, aukera handia dago jolas tradizionaletan, eta ludoteka-arduradunak, irakasleak,
maisu-maistrak eta aisialdiko haur-hezitzaileak, haurrengandik hurbil dauden aldetik, kultura ludiko
herrikoiaren adierazpen hori ez galtzeaz ardura daitezke.

Hainbat jolas

Garrantzitsua da jolas tradizional asko ezagutzea, egoera bakoitzera hobekien egokitzen dena aukeratu ahal izateko. Bibliografia zabala dago, gai honetan lagungarria izan daitekeena. Bertan aurki
ditzakegu hotz egiten duenerako, euria ari duenerako, etxean, parkean edo kalean jolasteko, txikienentzako, helduekin jolasteko edo materialarekin nahiz gabe jolasteko jolasak.

Jolas tradizionalen artean, hauexek ditugu: biribil-jolasak, hatz-jokoak, eskuekin egitekoak, sokajolasak, goma-jolasak, haur txikientzako jolasak, karta-jokoak, mahai-jokoak, pilotaz egiten direnak eta abilezia-jolasak, besteak beste.