miércoles, 29 de enero de 2014

Baliabideen antolamendua

Lehen haurtzaroan jolas psikomotorrak egiteko denbora zaila da zehazten; izan ere, gehienek dute
osagai psikomotorra, eta adin horietan ia dena da mugimendua.

Hezitzaileak ahalegina egin behar du haurrak egoten diren espazioen antolamendua lagungarria izan
dadinmugimenduzko esperimentatzeko, eta halaber, gorputz-bizipenaz hautemandako espazio-erlazioak barneratzeko.

Oso garrantzitsua da haurraren mugimendu-ekimena bultzatzea, baina halaber garrantzitsua da ekimen horiek gauzatzeko espazioa antolatuta egotea eta berez izatea egituratzailea eta ekintza sustatzen duena.

Hain zuzen ere, helduaren hezkuntza-zereginak gehienetan espazioaren antolamenduan oinarritu behar du. Materiala banatzea jarduerarako espazioa antolatzea da, halako moldez non naturalki ezarriko baitira zailtasun- eta esplorazio-maila bat baino gehiagotako erlazio-espazioak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario