miércoles, 29 de enero de 2014

Landu beharreko alderdiak

Pertzepzioa

Hainbat alderdi jasotzen ditu, hautemateko erabiltzen den zentzumenaren arabera:

􀁠 Ikusmen-pertzepzioak hainbat elementu jasotzen ditu, hala nola ikusmen-zolitasuna (formak
eta tamainak identifikatzea), ikusmen-jarraipena (mugitzen den objektu bati begiradaz jarraitzea),
ikusmen-oroimena (aldez aurretik ikusitako egoerak gogoratzea eta birsortzea), irudiak
eta formak bereiztea (irudi jakin bat identifikatzen jakitea, inguruneko gainerakotik bereizita),
ikusmen-egonkortasuna (kategoria bereko objektu bat identifikatzea, nahiz eta ezaugarriren
bat aldatu, kolorea adibidez).

􀁠 Entzumen-pertzepzioak hainbat elementu jasotzen ditu, hala nola: entzumen-zolitasuna
(soinuak, tonua eta intentsitatea identifikatzea), entzumen-jarraipena (hotsa nondik datorren
identifikatzea), entzumen-oroimena (aldez aurretik entzundako hotsa gogoratzea eta birsortzea).

􀁠 Ukimen-pertzepzioa (ehundura, tenperatura eta presioa), dastamen-pertzepzioa (tenperatura,
zaporea) eta usaimen-pertzepzioa.


Gorputz-eskema:


Hainbat alderdi landu daitezke; aipagarrienak hauexek dira:

􀁠 Gorputz-egitura. Gorputz-atalen kontzientzia hartzen dute eta hitzez adierazten dituzte;
halaber, jabetzen dira beren mugimendu-aukerez.

􀁠 Jarrera eta oreka. Jarrera da mugimenduzko eta jarrerazko jardueren oinarria, eta ekintzarako
prestaketa gisa balio du. Orekak gorputzaren egonkortasuna bermatzen du.

􀁠 Arnasketa eta erlaxazioa.

􀁠 Lateralitatea. Ikasleak, pixkanaka, gorputz-alde baten nagusitasuna finkatuko du eta gorputzsimetriaren
kontzientzia hartuko du.

Gorputza mugimenduan


Mugimenduaren bidezko ikaskuntzak gorputzaren eta ingurunearen ezagutza bultzatzen du, baina
mugitzen ari denean kontrolatzen ere ikasi behar du. Horretarako, oinarrizko alderdi batzuk landu behar dira:

􀁠 Koordinazio dinamiko orokorra. Lekualdatze ororen oinarria da (oinez edo lasterka ibiltzea,
jauziak, arrastaka ibiltzea, igotzea, birak egitea).

􀁠 Koordinazio dinamiko espezifikoa. Jarduerak objekturen bat manipulatzea dakar (jaurti
eta jaso, kolpatu, harrapatu, gelditu, punpatu, etab.).

􀁠 Espazioaren antolamendua. Haurrak ingurunea bere gorputza abiapuntutzat hartuta antolatzen
du. Lehenik bere burua gainerakotik bereizi behar du, gero ingurunea bere buruarekin
eta ondoren beste pertsona eta objektuekin erlazionatuko du.

􀁠 Denboraren antolamendua. Etapa honetan denbora antolatzea ez da erraza. Lantzen
diren denbora-nozioak alderdi kualitatibo batzuk garatzera bideratuko dira; adibidez, ordenaren
pertzepzioa eta antolamendua (lehen, bitartean, ondoren) eta baita denbora-tartearen,
erritmoaren eta iraupenaren pertzepzioa lantzera ere.

Gorputz-adierazpena


Haurrak bere burua eta ingurunea ezagututakoan, gorputz-adierazpenak bere baitatik irteteko eta
adierazteko aukera emango dio, beste errealitate bat sortuz bere mugimenduez eta keinuez. Hori bi
arrazoirengatik izango da posible:

􀀹 Haurrak mugimenduaz eta keinuaz sentimenduak eta emozioak adieraz ditzakeela ikusiko du.

􀀹 Helduak begirada, keinua, jarrera erabiltzen erakuts diezaioke, eta gorputza komunikabidetzat
erabiltzen.

Hortik ondoriozta dezakegu jolas psikomotorrez ari garenean ez garela jolas mota bakarraz ari, baizik
eta ehunka izan daitezkeela, hezitzailearen irudimenaren arabera.

Egin daitezkeen jarduera ludiko batzuen errepaso azkarra eginez, hainbat jolas mota proposa ditezke:

􀀹 Elementu sentsorialak eta pertzepziozkoak nagusi diren jolasak: irineztatzeko, makilatzeko,
mozorrotzeko, aurkitzeko jolasak, jolas musikalak.

􀀹 Gehienbat mugimenduzkoak diren jolasak, non imitazioa eta sormena lantzen baita, hala
nola “erregeari jarraitzea”, estatuetan jolastea, pertsonaiak dramatizatzea, esku-jolasak edo
bestelakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario