miércoles, 29 de enero de 2014

Helduaren zereginak

Helduaren prezentzia

Heldua da sekuentziatu den prozesu horretan guztian segurtasuna ematen duena.  Komeni da heldua haurrarekin begiradaz konektatu ahal izateko lekuan kokatzea; gainera, haurrek lehenik maitatuak sentitu behar dute eta, bigarrenik, berak egiten dakiena helduak ikusten duela ziurtatzea. Beraz, jolas motorrik ez badago ez da egoki hazten, baina heldurik ez badago ere ez.

Helduaren jolas psikomotorraren aurrean

Psikomotrizitatea lantzen denean, ez da modu gidatzailean egin behar, eta haurrek beren aukerak
eta mugak aurkitu eta esperimentatu ditzaten saiatu behar da, jarduerak beren irismen motorrean
daudela ziurtatuz. Lortutako arrakastak baloratu behar dira, jarduera berriak egitea bultzatzeko eta haurraren
segurtasuna eta konfiantza sendotzeko.

Alde batera utzi behar dira demostrazioak, mugatu egin behar dira azalpenak eta jarraibideak,
beharrezkoa den gutxienera murriztu. Horretarako, haurrei arazo txikiak proposa dakizkieke, entseatze
eta huts-egiteen bidez konponduko dituztenak. Gomendagarria da errepikapena erabiltzea elementu
garrantzitsu gisa, mugimenduen koordinazioa eta automatizazioa gerta dadin, baina errepikapen horretan
aldaera batzuk egin daitezke, ez daitezen aspertu edo monotonian erori.

Hasierako egoera eta egin beharreko zeregina azalduz hasi behar da; ondoren, jarraibide batzuk
besterik ez dira emango, egiten den guztiaren erreferentzia instruktibo eta positiboak eginez betiere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario