Jolas heuristikoa
E. Goldshmiedek sortua
Zer da?
Jolas hau aurkikuntza, esplorazio eta esperimentaziotzat har dezakegu.
Jolas heuristikoa objektuen manipulazioan oinarritzen da, eta
honelako ekintzak dira kontzeptuak
eratzeko eta pertsonekiko eta gauzekiko jarreren ikaskuntzaren
oinarriak jartzen dituztenak.
Halako jolasen bidez, kausa-efektu erlazioa eta barruan/kanpoan bezalako kontzeptu praktikoak,
kopuruaren nozioa (asko/gutxi/ezer ez edo
beteta/hutsik) ikas daitezke.
Adina eta jardueraren iraupena
Bigarren urtean dauden haurrentzat
da, gehienak oinez hasten diren
12 hilabete ingurutik hizketan hasten
diren 24 hilabete ingurura bitartean.
Ere 8 bat hilabetez eskaini behar da.
Normalean, astean ordubeteko saio bat edo bi egiten dira.Saio bakoitzeko
partaideen kopurua 8ra mugatzen da
Jarduera hau proposatzeko ordurik
egokiena goizeko edo arratsaldeko lehen ordua da.
Materialak
Jolas hau egiteko behar den materiala
ugaria eta askotarikoa da.
Lehen-lehenik, komeni da guraso guztiak
biltzea, seme-alabek egingo duten jarduera azaltzeko, eta
haien laguntza eskatzea jarduera burutzeko
behar den materialak jasotzeko.
hiru material-multzo
handi behar dira:
Objektuak berak. Gainera, objektuak erraz manipulatzen
direnak, sendoak eta haien artean konbina
daitezkeenak izango dira.
Naturako materiala
Material birziklatua
Egindako materiala
Edukiontziak jolas-materiala baino ontzi handiagoak dira eta horietako bakoitzak material
horretako pieza batzuk eduki behar ditu.
Poltsak
No hay comentarios:
Publicar un comentario