domingo, 21 de enero de 2024

Puxik Haur Eskola



I
Jolastea da eskutik heldu
ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan
irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu
ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan da ama
jolasa debekatzea?

II

Jolastea da zilipurdika 
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik 
hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan 
parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da 
jolasa debekatzea.

III

Jolastea da denbora-pasa
ordularia galtzea,
jolastea da enbor batean 
zirkuluak kontatzea,
jolastea da kabira igo 
eta kuku kantatzea...
Ta masailean hatz marka bat da 
jolasa debekatzea.

IV

Jolastea da oherakoan 
ilargia itzaltzea,
jolastea da pijama jantzi 
ta ametsak esnatzea,
jolastea da kontrabentanan 
opari bat zabaltzea, 
ta egunsenti lapurtu bat da 
jolasa debekatzea.

V

Jolastea da kulunpioa, 
jolastea ohatzea,
jolastea da olatutxoa, 
jolastea baratzea,
jolastea da umetokia, 
jolastea da etxea...
Adin txikiko kartzela bat da 
jolasa debekatzea.

VI

Jolastea da zuhaitz atzean 
mundutik ezkutatzea,
jolastea da zapiarekin 
betiko eskapatzea...
Eta orduan zer da benetan 
jolasa debekatzea?
Zebra bidean agurrik gabe 
haur bat abandonatzea.

Doinua: “Haurtxo txikia”.


Egilea: Amets Arzallus



                      

viernes, 31 de enero de 2014

Jostailua eta balioen transmisioa

Orain arte esan dugu jostailuak funtsezkoak direla balioak transmititzeko. Atal honetan, begi-bistakoenak diren bi kasuak aipatuko ditugu:

  -Jostailu belikoa

  -Jostailu sexista

Jostailu belikoa:

Arauen eremua:

       1982. urteaz geroztik, Europako Legebiltzarrak hainbat gomendio egin ditu jostailu belikoari dagokionez eta haren fabrikazioa amaitzeari dagokionez, batez ere armak edo indarkeria erabiltzeko beste objektu batzuk errealismo handiz imitatzen dituzten horiena.

       Jostailu belikoei buruzko ebazpenean,  adierazten du, ikerketa eta behaketa askoren bitartez ikusi denez, haurrak sortzetik duela jolasaren bitartez agresibitate-modu batzuk askatzeko beharra. Alabaina, horrek ez die erantzukizunik kentzen joera natural hori beren onurarako erabiltzen dutenei eta gerrako armak edo objektuak fabrikatzen dituztenei. Hala ere, legeriari dagokionez aitortzen den handicap handietako bat da gaur egun ezin dela debekatu jostailu horien fabrikazioa eta salmenta. Izan ere, interes ekonomiko handiak daude hor, beren produkzio ia guztia horrelako jostailuen fabrikazioan oinarritzen duten industria asko daudelako, batez ere.

       Europako nahiz Estatuko legeetan oso ondo jasota dago, hala ere, debekatuta dagoela adingabeei
benetako armen oso antzeko objektuak saltzea, “erreplika zehatz” deiturikoak. Gainera, horiek egoki erabiltzeko modua eta publizitatean dituzten mugak legerian zehaztuta daude, nahiz eta legeria hori ez den beti betetzen, batez ere Europako Batasunekoak ez diren herrialdeetako jostailuetan.

Laburbilduz, haurraren nortasuna bakearen asimilazioan eta ikaskuntzan garatzea da helburua.


Jostailu belikoa indarkeria eta agresibitatea bideratzeko tresna gisa:

       Zenbait argudio zientifikok eta uste zabalduk defendatzen dute jolas eta jostailu belikoek indarkeria eta agresibitatea bideratzeko balio dutela eta barne-energia horri ihesbide eraginkorra eskaintzen diotela, oldarkortasun naturala askatzeko katarsia, alegia.

Hala ere, haurrak jarduera ludikoetan sistematikoki aztertuta, eta jokabide horiek eta beren ondorioak sakonago aztertu nahian, kontsiderazio hauek egin genitzake:

                 -Ea benetan hain bistakoa ote den, jolas bortitz horrek eta jostailu belikoak erabiltzeak, beti eta modu unibokoan, haurren agresibitatea ezabatzen duela.

                 - Edo, aitzitik, ez ote duen areagotzen eta bultzatzen.

      Jolasaren bitartez agresibitatea askatzeari dagokionez, galdetu behar genuke ez ote genukeen emaitza berbera lortuko ariketa gogorra eta mugimenduak dakartzaten bestelako jolas batzuk eginez, eta belikoak ez diren jostailuak erabiliz; besteak beste, kirol-jolas guztiak, lasterketak eta kanpoan egiteko jolasak —pilotak, sokak, zabuak, eta abar erabiliz.


Jostailu belikorik ezean, beste elementu batzuk erabiltzen dituzte haurrek halakotzat:

       Haurrek jostailu belikoak eduki edo erabiltzeari eragozpenik jartzen ez dioten autoreek beste kontsiderazio bat argudiatzen dute haurrarengan erraz ikus daitekeen jokabide baten bidez:

             - Eskuan jostailu belikorik ezean, haurrak hatza bilakatuko du pistola, edo eraikuntza-materialak erabiliko ditu gerra-tramankulu bat osatzeko.


      Kontuan hartu behar dugu ez dela gauza bera hatza edo horretarako asmatutako objektuak erabiltzea eta jostailu belikoak erabiltzea; izan ere, jostailu horien bitartez helduak legitimatu egiten du horrelakoak erabiltzea; horiek erosten eta eskaintzen dituenean, haiekin jolastea egokia dela ari dira erakusten umeari. du. Haurrek sentiberatasuna galtzen dute arriskuen aurrean eta jokabide bortitzaren ondorio mingarrien aurrean. Ziur asko, haur gutxi batzuk besterik ez dira murgilduko bortizkeria gogorrean, baina askok sentiberatasuna galduko dute eta jokabide horiek barneratuko dituzte.

Jostailu belikoa eta indarkeriari buruzko balioak eta estereotipoak sortzea:

    Pentsa dezakegu jostailu-motak balio jakin batzuk eskuratzen eta indartzen ez ote duen laguntzen, eta ez ote dagoen arriskurik haurraren eskuetan jostailu belikoa izateak agresibitatea eta indarkeria bultzatu, sortu eta estereotipatzeko, jarduera ludiko horietako jokabide tipikoak indartzeko tresnak edo lanabesak erabili ahal izatean.

     Haurra, jolasean, gerra batean murgilduko da, arraza arteko borrokan, normalean. Eta berak duen guduaren ideia irudikatzearren, indarkeria fisikoa erabiliko du (kolpeak eman, jendea hil, buruak, besoak edo zangoak moztu) pertsonaia horien bitartez, baina, horrez gain, jokabide bortitz are arriskutsuagoa hartuko du: pertsonaiak oso modu sinplean banatuko ditu (onak eta gaiztoak), eta estereotipo sozial desitxuratuak aplikatuko dizkie.

     Ezinbestekoa da azpimarratzea haurrak heziketaren bidez edo eguneroko bizitzan ikusitakoaren bidez ikasten dituen jokabide-ereduak oinarritzat izango dituela gero, jarrera bat hartu behar duenean indarkeriaren aurrean edo gatazkak konpontzeko agresibitatea erabiltzearen aurrean.

Bideojoko belikoa:

   Gaur egun jolasaren bitartez egiten den indarkeria-adierazpen neurrigabeenetako bat aipatu behar da: bideojoko belikoa. Izan ere, gutxi dira bideokontsolarik edo ordenagailurik ezagutzen edo etxean ez duten haurrak. Etsaia hiltzea eta suntsitzea helburu duten joko bortitzetan ibiltzen dira, eta, horretarako, mota guztietako armak erabiltzen dituzte, baita hilketa masiboak eragitekoak ere, arma nuklearrak eta bakteriologikoak adibidez. Gehienetan gurasoek ez dutela jokoen edukia ezagutzen.

   Testuinguru honetan, legerian dagoen hutsunea aipa dezakegu; izan ere, araudiak ez ditu espezifikoki jostailutzat hartzen, eta, beraz, jostailuek bete beharreko babes-neurri guztietatik kanpo gelditzen dira.


Haur-hezitzailearen kontsiderazio batzuk:

   Argudio horiek guztiak gorabehera, garrantzitsua izango da helduen aldetik jostailu hau edo bestea erabat ez errefusatzea; heziketak pixkanakakoa eta eskolako eta familiako testuinguruekin bat datorrena izan behar du. Debeku zorrotzek kapritxoak eta jakin-min gaiztoa eragin ditzakete.

   Puntu hau bukatzeko esan dezakegu gaurko hezkuntza-sistemaren bidez ahalegin handia ari garela egiten jolas bortitza eta jostailu belikoak ezabatzeko. Bertan, denen integrazioaren, berdintasunaren eta desberdintasunen konpentsazioaren aldeko ideologia da nagusi, eta, horretarako, bere profesionalen laguntza eta inplikazioa dauka. Ahalegin handia da benetan; izan ere, nahiz eta indarkeriarik gabeko eremuak edukitzeko eta haurrak balio horietan hezteko sutsuki lan egin, haurraren inguruko mundua era askotakoa dela esan dezakegu, baina ez baketsua.



Jostailu sexista:

    Giza espezieak X eta Y kromosoma desberdintzaileak ditu, gizon gisa eta emakume gisa definitzen
dutenak. Hala ere, oinarrizko desberdintasun biologiko hori genero-desberdintasunera aldatu da, hainbat rol, estereotipo eta konnotazio sortu eta betikotu baitira, bereizketa eta bazterketa garbia egiten dutenak sexu maskulinoaren eta femeninoaren artean.

Jostailu sexista eta balioen transmisioa:

   Sexistatzat hartzen dira generoen arteko diskriminazioa betikotzera eta areagotzera daramatenak. Ikuspuntu horretatik, badirudi bistakoa dela jostailuak bizi garen mundu estereotipatuaren luzapena eta irudia direla.

   Ez da gehiegikeria esatea maiz sehaskako haurtxoari ere kutsu sexistako jostailuak oparitzen dizkiotela helduek. Mutikoek askoz jostailu beliko eta bortitzagoak jasoko dituzte, beti borrokarako prest dauden indartsuen eta agresiboen estereotipoa adierazten dutenak, eta neskatoak, berriz, esanekoak, erakargarriak eta etxekoandre onak izateko prestatuko dira.

   Horri dagokionez zalantzarik izatekotan, ez dago jostailuei buruz dauden era askotako katalogoak begiratzea besterik, eta ausaz hartutako edozein irudi adibide on bat izan daiteke.

   Testuinguru horretan, autore batzuek diote sexu bakoitzaren jostailu tipikoek sena bideratzen dutela,
baina oker daudela dirudi, aukeratzerik ez dagoenean, sena indartu ordez aukerak baztertzen baitira.

Jostailu sexistak eragina dauka garapen kognitiboan eta ikaskuntza sozialean:

    Arazoa honetan datza: mutikoen jostailu tipikoen eta neskatoen jostailu tipikoen bereizketa hori ez dela aseptikoa garapen kognitiboari eta ikaskuntza sozialari dagokienez.

    Aditu batzuen tesiaren arabera, mutilek txikitatik dituzten jostailu gehienak eraikitze-beharrei lotutakoak izateak —muntagarriak, pistak, lasterketa zirkuituak, lanabesak, etab.— ikaskuntza mekanikoa bultzatzen du, eta ezkerreko hemisferioko neurona-konexioak garatzen ditu.

Noiz hasten da haurra jostailu sexista jasotzen?

  Jolasaren eboluzioa eta rol sexista horiek hartzeko garaian jostailuak duen garrantzia aztertzean, autore batzuek behaketaren bidez egiaztatu dutenez, lehen urteetan neskek eta mutilek bereizketarik gabe hautatzen dituzte jostailuak. Horregatik esaten dute gizarteak deformatu gabeko adinean soilik duela haurrak edozein jostailu-mota aukeratzeko joera.

Jolas sinbolikoaren etapan sartzean, sexu bakoitzarentzat etorkizunean betetzea espero den rol horretarako joera garbia duten jostailuak erabiltzen hasten dira haurrak. Horrela, garai hau aurrera joan ahala, oso espezifikoak diren jostailuak agertzen dira, normalean nesken eta mutilen arteko bereizketa oso garbia egiten dutenak.

Heldu askori gehiegi gustatzen ez bazaie ere, mutiko txikiei utz dakieke mota guztietako jostailuekin jolasten, mutilenekin nahiz neskenekin, baina adin batera iritsita (kasu askotan, Lehen Hezkuntzan sartzean) badirudi sozialki ez dela onargarria mutikoa panpinekin edo sukaldetxoekin jolastea, eta, beraz, mutikoek uko egiten diote jostailu horiekin jolasteari edo ezkutuan jolasten dira.

Hala ere, kasu horretan, gizartea permisiboagoa da neskekin, eta badira gurasoak beren alabak mutikoen jostailuekin jolasten direlako harro daudenak, nahiz eta, hori bai, beraiek panpina erosi dioten.

Jostailu ez-sexistak:

Badaude, hala ere, halako desberdintasunik egiten ez duten jostailu batzuk, neskentzat nahiz muti- lentzat direnak. Hori oso itxaropentsua dela dirudi, baina arazoa da jostailu horiek ez direla hain esanguratsuak ez haurrentzat, ez gurasoentzat, eta, jostailu salduenen zerrendan begiratzen badugu, ez dira agertzen: puzzleak, pintatzeko jokoak, mozorroak, adierazpen-jokoak, hiztegia lantzekoak, imitaziozkoak, galderak eta erantzunak, txotxongiloak, kaseteak, etab.

Jostailu sexistari buruzko ondorio batzuk:

  - Jostailuak, egoki tratatzen bada, lagundu diezaieke gurasoei eta hezitzaileei sexismoaren aurkako borrokan. Horregatik, baliabide estimulatzaile garrantzitsutzat edo desberdintasunen berdintzailetzat baloratu behar dugu.

  -  Mutil bati eta neska bati jostailu desberdina eskaintzeak desberdintasun diferentziala eragin dezake maila kognitiboan, estrategia mekanikoak eta teknologikoak ikasteko garaian. Ikas- kuntza horrek desberdintasunak ekar ditzake gerora, eta, horien ondorioz, mutilek ikasketa jakin batzuk aukeratuko dituzte, eta neskek beste batzuk.

  - Jostailu sexisten ondorio sozialetako bat da rolak betikotzen eta hierarkizatzen dituztela. Maskulinoak botereari eta indarrari lotutakoak dira, eta balio handia ematen zaie; feme- ninoak, ahultasunari eta edertasunari lotuta daude, eta askoz balio eskasagoa ematen zaie.

  - Mutilek gehiago erabiltzen dituzte beren sexuari dagozkion jostailu tradizionalak, eta zuzenago eta zorrotzago, zigor soziala jasan baitezakete bestela.

jueves, 30 de enero de 2014

Jolas multikulturala

Garrantzia.
Zer dira?
Baliabideak.
Helburua.

Jolas tradizionalak

Ezaugarriak.

Transmizioa.

Haustura.

Baliabideak.

Hainbat Jolas.

Hezkuntza ikuspegia.

Lahiazko jolasak VS lankidetza-jolasak

Lehiazko jolasetako eta lankidetza-jolasetako harremanak alderatuta, ondorio hauek atera daitezke:

􀀹 Lankidetzan dabiltzan norbanakoak konturatzen dira helburuak lortzea neurri handi batean
besteen ekintzen ondorioa dela; lehiazko jolasean, berriz, konturatzen dira helburuak lortzea
bateraezina dela besteek lortzearekin. Beraz, norbanakoek horren arabera jokatzen dute.

􀀹 Lankidetza-taldeetako partaideek kideen ekintzak errazago baloratzen dituzte lehia-taldeetako
jokalariek baino.

􀀹 Lankidetza-taldeetako partaideak sentikorragoak dira taldekideen eskakizunen aurrean lehiataldeetako
partaideak baino.

􀀹 Lankidetza-taldeetako partaideek gehiagotan laguntzen diote elkarri lehia-taldeetako partaideek
baino.

􀀹 Lankidetza-taldeetako partaideek produktibitate handiagoa dute kualitatiboki.

􀀹 Adiskidetasuna gehiago agertzen da lankidetza-taldeetan lehia-taldeetan baino.

Laburbilduz, ondoriozta dezakegu, lankidetza-jolasek lehiazkoen aldean eremu intelektualean, afektiboan
eta sozialean dakartzaten onurak ikusita, heziketaren ikuspuntutik lehenengoen aldeko hautua egin
dezakegula, zalantzarik gabe.

Helburuak

􀀹 Jolastean plazera aurkitzea, jolaste hutsagatik
􀀹 Autonomian, sormenean, erantzukizunean eta askatasunean sakontzea, bakarka nahiz taldeka
􀀹 Beste kultura batzuk ezagutzea, haien ondare ludikoaren bitartez
􀀹 Norberaren kultura eta besteen kultura hobeto ezagutzeko tresnak eskaintzea
􀀹 Trebetasun psikomotorrak garatzea: begi-eskuen koordinazioa, hatzen mugimendua, jarreraren kontrola...
􀀹 Beste kulturekin harremanetan jartzeak dakarren dibertsitatea eta kultur aberastasuna baloratzea
􀀹 Hainbat adin, genero eta kondiziotako haurren arteko harremana bultzatzea
􀀹 Norbanakoari gizartean integratzen laguntzea
􀀹 Komunikazioa bultzatzea
􀀹 Haurrei autoafirmatzen laguntzea, haien autoestimua hobetuz
􀀹 Erabilera linguistikoen transmisioa sustatzea, hiztegi espezifikoa sortuz
􀀹 Nork bere burua eta ingurukoak ezagutzen laguntzea
􀀹 Haurrei edota egokitzeko arazoak dituzten talde sozialei integratzen laguntzea
􀀹 Bizi diren ingurua ezagutzea

Hezitzaileak jolasaren motibazio-balioa aprobetxatu behar du.

Baliabideak

Jolas multikulturalek ez dute material konplexurik behar; jolas tradizionalean bezalaxe, material naturalak izaten dira, hiriguneetan aurkitzen zailak. Horregatik, gehienetan plastikoa edo bestelako manufakturak erabili behar dira haien ordez.

Zer dira?

Jolas multikulturala kultura jakin batean egiten diren eta batzuetan munduko beste gizarte batzuetan ere badituzten jolas herrikoi edo/eta tradizionalen multzoa da. Horien helburua kulturarteko balioak sustatzea, dibertsitatea errespetatzea eta haurren artean diskriminaziorik ez gertatzea da.
Modurik onenetako bat beste lekuetako jolasak eta dinamikak ezagutzea da. Jolas multikulturalek bost kontinenteetako proposamenak jasotzen dituzte.Jolas horietako batzuk jasotzen dituen bibliografia aztertuz gero, herrialde jakin batera mugatzen direla ikusiko dugu. Horrek, ordea, ez du esan nahi herrialde horretan bakarrik jolasten direnik. Kasu batzuetan, jolas mota horrek originaltasuna ekartzen du, eta bestea ezagutzeko jakin-mina eta jolasaren bitartez beste kulturara hurbiltzeko gogoa sor dezake. Kultura gehienetan, lehia-osagaia duten jolasak ditugu.

Lankidetza

Lankidetza-jolasa talde osoak helburu komun bat lortzeko jarduten duen hura da. Lankidetza-jolasen ideia nagusia batzuk besteekin jolastea da, eta ez batzuk besteen aurka.

Jolas mota honetan, jokalariak ez du bere autoestimua bestearenaren bizkar areagotzen. Halako jolasak jokalarien artean lankidetza beharrezkoa izateko moduan diseinatzen dira. Jolasten ari direla, modu dibertigarrian ikasten dute besteak aintzakotzat hartzen, eta denen mesederako lan egiteko prest
sentitzen dira.

Lankidetza-jolasean denek laguntzen dute, denek irabazten dute eta inork ez du galtzen. Jolas horiek haurrak bere buruagan duen konfiantza sendotzen dute, pertsona onartu eta duin gisa sentiaraziz. Mendeetan zehar hainbat kulturatan egin diren lankidetza-jolasak badaude ere, gutxi dira gaur egun horrela jolasten direnak, jokalari guztiek nahi duten helburu komun bat lortzen ahalegintzeko berariaz
diseinatutakoak, alegia.

Berez lankidetzazkoak diren jolasak oso bakanak dira mendebaldeko kulturan. Pixkanaka, ezagutu egin behar dira. Beraz, pazientzia behar da jolasteko modu berri hori erakusteko, batez ere partaideak elkarlanean inoiz jolastu ez badira. Alabaina, aldaketa egokiak eginez, gainbegiraketa on batez, behin eta berriro azalduz eta jokalarien partaidetza konstruktiboaz, jolasak positiboki funtzionatzen hasiko dira. Jokalariak trantsizioa egin eta elkarlanean jolasten hasten direnean, gainbegiraketa eta arauekiko kezka arindu egingo dira eta partaideak bestearen onuraz kezkatzen hasiko dira.


  • Ezaugarriak


  1. Haurra jolastearen plazeragatik jolasten da, ez sari bat lortzeko... 
  2. Haurra helburuak ez lortzeko beldurrik gabe ibiltzen da jolasean 
  3. Lankidetza-jolasak denen partaidetza bultzatzen du 
  4. Haurrek kidetzat ikusten dituzte besteak, ez areriotzat 
  5. Haur guztiek dute zeregin garrantzitsu bat jolasean 
  6. Haurrak beren mugak gainditzen saiatzen dira, ez besteak; horrela, beren gaitasunak beren 
  7. ahaleginez ezagutu eta neurtuko dituzte, ez besteekin alderatuta 
  8. Lankidetza-jolasa denen arteko jardueratzat hartzen da, ez da indibidualizatua, ez baita norba- nako jakin batena 
  9. Jolas horiek oso ingurune desberdinetan egiten dira, objektu anitz erabiliz, hainbat adine- tarakoak, eta haurrak taldekatzeko modu desberdinekin 
  10. Jolas horiek beren gorputza, ingurunea eta inguruko pertsonak nolakoak diren ezagutzen laguntzen diete. Ez dago lankidetza-jolas mota bakar bat, asko aurki baititzakegu bibliografian

  • Balioak

Jolasak ez dira neutralak; balio-kode jakin bat transmititzen eta indartzen dute eta, horren bitartez,
pertsona mota jakin bat, jokalarien arteko harreman jakin batzuk eta jolasa ulertzeko ikuspegi jakin bat
egituratzen dira. Beraz, berdintasun, partaidetza, enpatia eta lankidetza balioekin bat datozen jolasak
bultzatu behar dira.

Ondoren, jolas horiek egitean sustatzen diren balioak eta trebetasunak zehaztuko ditugu, X. Jaresen
arabera:

􀁠 Lankidetza. Zereginak eta egoerak elkarrekin ebatzi ahal izatearen balioa eta trebetasuna
da, elkarrekikotasunean oinarritutako harremanen bitartez, eta ez boterearen edo kontrolaren
bidez. Lankidetza-esperientziak besteekin partekatzen, sozializatzen eta besteengatik kezkatzen
ikasteko modurik onena dira. Horrela, erantzun suntsitzaileen ordez eraikitzaileak izango ditugu.

􀁠 Enpatia. Bestearen egoeran jartzeko gaitasuna da, haren ikuspuntua, kezkak, itxaropenak,
beharrizanak eta errealitatea ulertzekoa. Komunikazio enpatikoa berdintasunarekin eta simetria
komunikatiboarekin lotuta dago.

􀁠 Komunikazioa. Gogo-aldartea, sentsazioak, pertzepzioak, ezaupideak, emozioak, etab. adierazteko
gaitasunean oinarritzen da.

􀁠 Partaidetza. Lankidetza-jolasek kide guztien partaidetza dute helburu; partaidetza kolektibo
horrek konfiantzazko giroa eta elkarren inplikazioa dakartza berekin, benetako giza komunikaziorako
beharrezkoak. Lankidetza-jolasek bazterketa ezabatzen dute, eta ez dituzte taldeak
bat irabazle eta bestea galtzaile egiten.

􀁠 Errealitate sozial positiboa eraikitzea. Lankidetza-jolasek pertsonek jolasarekiko eta beren
buruarekiko dituzten jarrerak aldatzen dituzte, elkar estimatzeko giroa bultzatuz, eta hori oso
egokia da dibertitzeko eta ikaskuntza intelektuala eta jarrerazkoa sustatzeko. Gainera, besteen
aldeko jokabideak eragiten dituzte, elkartasunezko harreman afektibo eta positiboetan oinarrituta.

􀁠 Estimua eta autokontzeptu positiboa. Jolas horiek nork bere buruaren irudi positiboa
jasotzea ahalbidetzen dute, eta bestearen garrantzia aintzakotzat hartzea eta adieraztea.

􀁠 Poza. Ahaztu ezin dugun heziketa-helburua da. Jolas horietan, porrotik eta gaitzespenik ez
dagoenez, poza argi eta garbi azaltzen da.

Elkarlanean, onarpenean eta arrakastan hezitako haurrek askoz aukera handiagoa dute nortasun
osasuntsua eta orekatua garatzeko.

Azterlan askok azpimarratu dute beharrezkoa dela bakarkako eta taldekako jolasak lantzea, non
partaide guztiak onartuak izan daitezkeen eta gutxienez nolabaiteko arrakasta izan dezaketen.


  • Hezkuntza eremuak



Lankidetza-jolasak hezkuntza formalaren, ez-formalaren edo informalaren eremuan egin daitezke;

Lankidetza-jolasa mota guztietako pertsonekin eta hainbat tokitan egin daiteke.

Jolas horiek, printzipioz, heldu batek gidatzen baditu ere, partaideen sormena eta sentsibilitatea jaso
ahal izateko moduan planteatu behar dira. Araua ez da gauza zurruntzat hartu behar, eta jokalari orok
libre sentitu behar du ideiak eman, erabakiak hartu edo bere kabuz aukeratzeko.


  • Haur hezkuntzan


Lankidetza-jolasa haur-hezkuntzako haurrekin egin daiteke eta egin behar da, baina arauak sinplifikatuz
eta jolasen argibideak behar adina urrats erraz eta garbitan zatituz.

Hiru urtetik beherako haurren ezaugarri psikologikoak direla eta, oso zaila da haiekin lankidetzajolasak
egitea, baina ekintza txiki batzuekin hastapenen bat egin daiteke. Adibidez, 24 hilabete inguruko
bi haurrek auto bera nahi dute eta berehala gatazka sortzen da; hiru irtenbide hauta litezke:

􀀹 Lehena, autoa zuen haurrari itzultzea
􀀹 Bigarrena, ez zuenari ematea, berak ere autoarekin jolasteko aukera izan dezan
􀀹 Hirugarrena, biak aurrez aurre esertzea eta autoa elkarri emanez jolastea

Horrelako egoerak askotan gertatzen dira hilabete gutxi batzuetatik 3-4 urtera bitarteko bi haur edo
gehiago dauden lekuetan. Aurreko kasuan, azken irtenbidea izango litzateke egokiena, horrela haurren
arteko harreman osasuntsuak sustatzen baitira.

Hiru urtetik aurrera, lankidetza-jolasak egitea, posible ez ezik, gomendagarria ere bada. Interesgarria
da ikustea 3-7 urte bitarteko haurrek ongi hartzen dutela lankidetza-jolas zuzendua zuzendu gabeko beste
jarduera batzuetara zabaltzea; hori zailagoa da ikusten haur zaharragoengan.


  • Jolas motak



Irizpide horren arabera, lankidetza-jolasak ondoren deskribatuko diren mailatan sailka ditzakegu.

􀁠 Aurkezpen-jolasak. Taldekideen izenak ezagutzea, partaidetza- eta distentsio-giroa sortzea
eta komunikazio aktiboa bultzatzea dira helburuak.

􀁠 Ezagutzeko jolasak. Jolas mota honen helburua haurrek beren burua, besteak eta taldea
hobeto ezagutzea da eta, halaber, partaidetza- eta distentsio-giroa sustatzea, bere aldetik
taldekideen arteko komunikazioa bultzatuko duena.

􀁠 Afirmazio-jolasak. Helburuak nagusiki bost dira:

􀀹 Nork bere buruagan duen segurtasuna eta taldearena sustatzea

􀀹 Taldekide guztien onarpena bultzatzea

􀀹 Taldekide bakoitzaren kualitateak eta mugak balioestea

􀀹 Autokontzeptu positiboa eratzen laguntzea

􀀹 Hitzezkoak ez diren hizkuntzak erabiliz komunikatzen laguntzea

􀁠 Konfiantza-jolasak. Norberarengan eta taldearengan konfiantza izatea, elkarri laguntza
eskaintzeko giroa sortzea eta elkartasun-harremanak bultzatzen saiatzen dira.

􀁠 Komunikazio-jolasak. Taldeko barne-komunikazioa sustatzea da helburua, elkarreragin positiboak
bultzatuz eta, halaber, taldekideak hobeto ezagutzea, bestearengana irekitzea eta
hitzezkoak ez diren lengoaien bidez komunikatzen ikastea.

􀁠 Lankidetza-jolasak. Jolas mota honen helburuak hauexek dira: lankidetza/lehia dinamikari
buruzko estrategiak lantzea, elkarlanera bultzatzen duten jolas-estrategiak garatzea, denen
partaidetza sustatzea talde-giroa sortuz.

􀁠 Gatazkak konpontzeko jolasak. Entzuteko eta laburbiltzeko gaitasuna lantzen, autoafirmazioa
eta gatazketan taldearen laguntza bultzatzen, erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko
gaitasun kolektiboa lantzen eta, halaber, gatazken konponbide sortzaileak eskaintzen
saiatzen dira.

􀁠 Distentsio-jolasak. Giro lasaia sortzen, barrea eta dibertsioa eragiten eta taldearen erlaxazioa
bultzatzen saiatzen dira.

Lehiazko jolasa

Lehiazko jolasean, helburu bat lortzeko jokalari batzuk beste batzuekin lehian dauden egoerak
izaten dira.

Jolas mota honetan beti dago irabazle bat edo irabazle-talde bat eta galtzaile bat edo galtzaile-talde bat. Halako jolasetan ez dago askatasunik, puntuaziorik handiena lortzeko dagoen presioa dela eta, eta estuasun psikologikoa sortzen dute, galtzeko edo huts egiteko beldurragatik. Normalean oso antolatuak izaten dira, eta irabaztera gehiegi bideratuak.


Lehiazko jolasa eta lankidetza-jolasa

Harreman sozialen ikuspuntutik, bi jolas mota defini daitezke:
􀀹 Lehiazko jolasa
􀀹 Lankidetza-jolasa

Lehiazkoa.

Lankidetza.

Lehiazko jolasa VS lankidetza.

Garrantzia

Kultura guztiak desberdinak eta aldakorrak dira, ingurunearekin kontaktu iraunkorra duten gizakien etengabeko eboluzioaren emaitza dira.
Orduan, egokia dirudi herritarrak orokorrean eta haurrak bereziki kulturarteko balioetan heztea, tolerantzia eta errespetua sustatzen, kulturen arteko berdintasuna defendatzen dituzten eta iritzi, uste edo ikuspuntu desberdinak onartzen dituzten horietan, alegia.

Hezkuntza ikuspegia

Jolas tradizionalak hezkuntza formalaren nahiz informalaren eremuan egin daitezke; horretarako
unea eta lekua aurkitu besterik ez da egin behar. Eskoletan, eta haur-hezkuntzan zehazki, jolas tradizionalaren txokoa antola daiteke, eta lehen edo bigarren hezkuntzan, Hezkuntza Fisikoan landu daitezke.

Jolasa bultzatzen duten instituzio diren aldetik, ludotekak leku ezin hobea dira jolas tradizionalak
berreskuratu, erakutsi eta praktikatzeko, eskaintza ludikoa dibertsifikatuz.

Adibidez, ludoteka baten urteko programazioan aste tematikoak antola daitezke, non gaietako bat
“Jolas tradizionala” baita. Baina jolas tradizionala beste espazio batzuetan ere egin daiteke eta egin
behar da, hala nola haurren eta gaztetxoen guneetan, udalekuetan, haur-jaietan, etab.

Jolas tradizionalek gaitasun jakin batzuk lantzen laguntzen diete norbanakoei, hala nola:

􀀹 Haurrei arau komunak onartzen erakusten diete.
􀀹 Nolabaiteko diziplina soziala onartzea bultzatzen dute.
􀀹 Norbanakoari gizartean integratzen laguntzen diote.
􀀹 Komunikazioa bultzatzen dute eta lengoaia eskuratzen laguntzen dute.
􀀹 Trebetasun psikomotorrak garatzen dituzte: begi-eskuen koordinazioa, hatzen mugimendua,
jarreraren kontrola...
􀀹 Bizi diren ingurua ezagutzeko aukera ematen dute.
􀀹 Haurrei autoafirmatzen laguntzen diete, eta haien autoestimua hobetzen.
􀀹 Haurren garapen kognitiboan, afektiboan eta sozialean laguntzen dute.
􀀹 Erabilera linguistikoa sustatzen dute, hiztegi espezifikoa sortuz.
􀀹 Nork bere buruaren ezagutza eta ingurukoena ahalbidetzen dute.
􀀹 Irabaztearen eta galtzearen garrantzia erlatibizatzen laguntzen dute, beti irabazten edo galtzen
ez den neurrian, hori ez baita xede bakarra, jolasean garrantzitsuena prozesua, jolasean
eman duten denbora eta jolasak eman dien plazera baita.
􀀹 Norbanakoa edo egokitzapen-arazoak dituzten taldeak integratzen laguntzen du.

Gure herrialdean, aukera handia dago jolas tradizionaletan, eta ludoteka-arduradunak, irakasleak,
maisu-maistrak eta aisialdiko haur-hezitzaileak, haurrengandik hurbil dauden aldetik, kultura ludiko
herrikoiaren adierazpen hori ez galtzeaz ardura daitezke.

Hainbat jolas

Garrantzitsua da jolas tradizional asko ezagutzea, egoera bakoitzera hobekien egokitzen dena aukeratu ahal izateko. Bibliografia zabala dago, gai honetan lagungarria izan daitekeena. Bertan aurki
ditzakegu hotz egiten duenerako, euria ari duenerako, etxean, parkean edo kalean jolasteko, txikienentzako, helduekin jolasteko edo materialarekin nahiz gabe jolasteko jolasak.

Jolas tradizionalen artean, hauexek ditugu: biribil-jolasak, hatz-jokoak, eskuekin egitekoak, sokajolasak, goma-jolasak, haur txikientzako jolasak, karta-jokoak, mahai-jokoak, pilotaz egiten direnak eta abilezia-jolasak, besteak beste.

Baliabideak

Jolas tradizionaletan erabiltzen diren materialak eskasak dira, eta, nolanahi ere, jolas horietakoren bat egiteko materiala behar denean, jokalariek berek egin dezakete naturako objektuak edo gauza hutsalak erabiliz. Adibidez, txinoen jolaserako oilasko-hezurrak edo harriak erabiltzen dira, eta txarrankarako aski dira lurrezko zorua eta harri bat.

Oro har, jolas tradizionalak edozein pertsonak egin ditzake; horregatik, mendeak dituzte askok. Jolas horietan gehien erabilitako materialak hauexek dira: klariona, ibaiko makilatxoak, txapak, sokak, gomak, ziba, kartak, kainaberak, egur puskak, harribilak, fruitu lehorrak, zapata-takoiak...

Jolasteko moduari dagokionez, esan beharra dugu jolas tradizionalek ez dutela normalean arau finkorik izaten; oinarri bat dute abiapuntu, baina jokalarien arteko adostasuna nagusitzen da. Arauak espazioaren, parte hartzen duen jokalari-kopuruaren, partaideen arteko adin-aldearen edo jokalarien trebetasunen arabera alda daitezke. Ezaugarri hori garrantzitsua da, horrela jokalarien arteko komunikazioa errazten baita.

Haustura

Gaur egun, askotan haurrek ez dituzte aitona-amonak sarritan ikusten, eta hiri-ingurunearen egoera
ere ez da belaunaldien arteko transmisioa bultzatzeko egokiena.

Beraz, garrantzitsua da helduek betebehar hori beren gain hartzea eta haurrei jolas tradizionalak
erakustea, desager ez daitezen.

Azken urteotan nolabaiteko kezka agertu dute nazioarteko erakunde batzuek, adierazpen ludiko hori
gal ez dadin; izan ere, duela urte batzuk jolas tradizionalak indarra galtzen ari zirela zirudien.

Adibidez:
􀀹 UNESCOren Gorputz Hezkuntzaren eta Kirolaren Garapenerako Nazioarteko Fondoa (FIDEPS).
􀀹 1974an Jolasaren Azterketa Antropologikorako Elkartea (TAASP) sortzea.
􀀹 Jolas Tradizionalen Proiektua (Tradi-tional Games Project), 1986an Belgradeko Unibertsitateko
Psikologia Institutuak landua, UNESCOren eta Eskolaurreko Hezkuntzarako Mundu Erakundearen
(OMEP) laguntzaz, munduko hainbat lekutako jolas tradizionalak ikertu eta jasotzeko.
􀀹 Kanariar Uharteetan 1996an burututako kongresua Borroka eta Jolas Tradizionalen Nazioarteko
Lehen Kongresua izan zen.
􀀹 Huescako Landako Jolas Tradizionalen Museoa, 1998an inauguratua. Museo hori kultur
ondarearen eremu bat ikertu, gorde eta zabaltzeko asmoz zabaldu zen. Museo horretan,
erositako jostailurik ezean haurrek erabiltzen zituzten baliabide ludikoak ikus daitezke, eta
jostailuak nola egiten zituzten, helduek utzitako materialak edo inguruan aurkitutakoak erabiliz.

Transmisioa

Jolas tradizionalak herriaren herentzia dira.

Jolas tradizionalak, duela oso denbora gutxi arte, ahoz transmititzen ziren eta horixe zen haien
ezaugarria definizioz. Gaur egun, gizartea une zail batean dago tradizioak oro har eta jolasa zehazki ahoz
transmititzeari dagokionez.

Garai batean, jolasen transmisioa ahoz aho egiten zen, eta haur-jolasak belaunaldiz belaunaldi honela
igarotzen ziren:

􀀹 Haur zaharrenek txikienei jolasten uzten zieten eta lehenak hazi ahala, jolasteari utzi egiten
zioten eta bigarrenek lehenen rola berenganatzen zuten.

􀀹 Inguruko pertsona zaharrenek, aitona-amonek adibidez, jolas jakin bat nola egin azaltzen
zieten biloba edo senitartekoei, edo haiekin jolasten ziren.

Ezaugarriak


Jolas bat tradizionala dela esan dezakegu bi premisa hauek betetzen dituenean:

􀀹 Lehena: jolas tradizionalak zona, eskualde edo herrialde bakoitzeko jolas tipikoak dira, aldi
berean denboran iraun dutenak. Batzuetan aldaera txiki batzuekin aurki ditzakegu, mundu
osoan banatuta.

Adibidez, Katalunian ziba-jokoari baldufa edo baralluga deitzen zaio, Parisen toupie, Medellinen
(Kolonbia) trompo edo Londresen spinning top. Edo kaniken jokoari Katalunian bola edo
bala deitzen zaio, Anberesen bille, Medellinen bola eta Nadorren (Maroko) hrita.

􀀹 Bigarrena: elementu sozializatzaile eta integratzaile garrantzitsua da haurtzaroan egiten diren
jardueretan; izan ere, jolas tradizional gehienak taldeka edo ekipoka egin behar dira, eta
edonoloa ere haurrek ados jarri behar dute arauei eta estrategiari dagokienez.

Jolas motak



Teknologia berriak

Azken urteotan azaldu diren euskarri elektronikoak, hala nola irratia, telebista, ordenagailua edo
sakelako telefonoak, teknologia berriak delako multzoaren osagaiak dira. Hori horrela, hiru bloke handi
egin ditzakegu, euskarriaren arabera:

􀀹 Ordenagailu estandarrarekin,CD-ROMeko jokoak eta Interneteko jokoak bertan sartzen direla:
ON-LINE eta sarean

􀀹 Ordenagailu txikiekin

􀀹 Kontsolekin

Teknologia berriekin lotutako jokoak edozein eremutan erabil daitezke: eskolakoan, familiakoan edo
beste edozeinetan.






  • Ordenagailuko jokoak


Gaur egun, CD-ROMeko jokoak aurki daitezke 3 urtetik aurrerako haurrentzat. Joko mota horiek erabili ahal izateko, gutxieneko batzuk behar dira: haurrak nolabaiteko mugimendu-trebetasuna eduki behar du sagua kontrolatu ahal izateko, jarreraren nolabaiteko kontrola izan behar du, eta baita trebetasun kognitibo batzuk ere, hala nola kausa-efektu erlazioa, objektuaren iraunkortasunaren ideia, irudikapen sinbolikoa, etab. ulertzea.

3-6 urte bitartekoentzako jokoek fonemak edo doinuak, zenbakiak, izenak edo forma geometrikoak ezagutzea planteatzen duten jarduerak proposatu ohi dituzte. Halaber, badira jokoak oroimena, behaketa, ordenazioa, sailkapena eta buruketa matematiko sinpleak lantzen dituztenak, ikusmenari nahiz entzumenari parte harraraziz.

Merkatuan, ipuin interaktiboak ere aurki ditzakegu, funtsean ludikoak direnak. Ikaskuntza jakin batzuk indartzeko jarduerak proposatzen dituzte, hala nola hiztegia, balioen heziketa, sormenaren garapena, irakurmena sendotzea, numerazioa, objektuak ezagutzea, etab.

     Ebaluazioa

Mota honetako jokoen ebaluazioa kualitatiboki eta bakarka egingo da, haurrari behar dituen laguntzak emateko eta, horrela, bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko. Egokiena eta baliagarriena behaketa sistematikoaren fitxa bat egitea da, hezitzaileari lortu nahi dituen helburuak garbi izaten eta prestakuntzaebaluazioa egiten lagunduko diona.

Ikaskuntza-prozesu osoa baloratu behar da, eskakizun-maila haurren ezaugarri indibidualetara egokituta; beraz, hasierako ebaluazioa jarduera hauei hasiera ematean egin behar da.

Halaber, komeni da ebaluazioan espazioaren, ordutegiaren eta materialen egokitzapena eta, era berean, taldearen benetako aukerak eta helduaren jokabidea baloratzeko denbora hartzea

     Interneteko jokoak. Sareko jokoak

Gaur egun, helbide ugari daude mota guztietako jokoak eskaintzen dituztenak, hasi tradizionaletatik eta multikulturaletaraino edo hezigarrietaraino; bilatzaile on bat erabili eta helburuen arabera aurkitu nahi dugun joko mota hautatu besterik ez dugu egin behar. Hala ere, 6 urtetik beherako umeentzat eskaintza mugatuagoa da, gehienek irakurtzen jakitea eskatzen dutenez.

Nolanahi ere, hainbat hezkuntza-administraziok, adibidez Hezkuntza Ministerioak (http://www.pntic.mec.es) edo Kataluniako Generalitek (http://www.gencat.net/ense) dituzten orri batzuetan adin-tarte horretarako jolas hezigarriak aurki daitezke.

     On-line jokoak

On-line jokoak, ordenagailuaz gain, Internetera konektatuta egotea eskatzen dutenak dira.

Joko mota horien arriskua da Interneten beste gauza asko aurki daitezkeela da, horietako batzuk haurrentzat ez oso egokiak; beraz, beti heldu batek kontrolatu behar du erabilera.

Haurraren garapena bultzatzeaz ari gara, eta, beraz, hasteko ez da materialik baztertu behar. Hala ere, oso garbi eduki behar dira erabilera-irizpideak eta, jakina, ez da ahaztu behar ordenagailuak ez duela inoiz izan behar lagunen edo bestelako jolasen ordezkoa.


  • Ordenagailu txikiekin egiten diren jolasak


Jostailutzat hartzen diren ordenagailuak dira. Jostailu-dendetan saltzen dira eta joko ugari dituzte, normalean hezigarriak. Ordenagailu estandarren aldean duten abantaila prezioa da; eragozpena, berriz,
jokoak ezin aldatu izatea eta, beraz, haurra hazten denean bere gaitasunerako eskas gelditzea.


  • Kontsolak

Kontsolak nagusiki etxean erabiltzen diren euskarriak dira; badira eramangarriak, eta badira telebista- pantailara konektatu beharrekoak. Azken horien ezaugarriak, hiru dimentsiotan eskaintzen duten irudiaren kalitate ona, soinu-txartela, eta pertsona batek baino gehiagok jokatu ahal izateko aukera.

Jokoaren mekanika oso sinplea edo oso landua izan daiteke; normalean. Oro har, funtsik gabeko eta izugarrizko indarkeria-karga duten jokoak dira eta, beraz, erabilera pertsona heldu batek arautu behar du.

Hain zuzen ere, joko horiek dira heziketa-baliagarritasun eskasena dutenak, baina horregatik ez dira baztertu behar, mugimendu-trebetasun batzuk eta erreflexuak lantzen laguntzen baitute. Mota horretako jokoak ez dira proposatu behar 4 edo 5 urte bete baino lehen, eta orduan ere denbora eta joko mota mugatuta.